Hitz baten irudia, Islandia

Irudia hitzetan giltzapetuta eta hitzak behin eta berriz dantzari irten nahi duten irudietan giltzapetuta. Hitzaren eta irudiaren arteko loturaren dantza ikusiko dugu. Islandia obran idatzitako plastizitateaz eta neurriz-kanpoko edertasunaz gozatuko dugu.

Azaroaren 8an Islandiaren erabateko estreinaldia izango dugu. La Veronal taldaren azken ikuskizuna da, avantgarde eskenan dagoen talde gazteenetakoa izanik ere ospe ukaezina duen taldea. Hainbat sari jaso ditu, tartean Madrilgo koreografia lehiaketako lehen saria, Kanariar Uharteetako Nazioarteko Jaialdiko hirugarren saria eta ikusleen sari nagusia Tárregako jaialdian. Marcos Morau da taldearen zuzendaria eta Loreen Azokak bera aukeratu du europar Dantza Etxeen egitasmoan parte-hartzeko.

Islandia herrialde ezberdinei eskaini dieten zerrendako bostgarren pieza da. Hitzen eta esanahien artean dagoen arremanaz mintzo da. Bidean geldialdia egingo dugu hitzaren eta irudiaren arteko harremanak aztertzeko, edota irudiaren eta honek sortzen dituen kontzeptuen arteko loturaz gozatzeko. Helburu horrekin, kontzeptu baten erreprodukzio eta errepresentazio mekanismoan finkatzen da pieza, hitza dela, idatzia dela, irudi bat edo abesti bat direla. Guztiak errealitate berri batera iritsi litekeen akzio edo esanahi bati lotuta doaz.

Zure zain gara.

Eta “Islandia” antzezlana ikusteko sarreren irabazlea da Ainhoa Uri. Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Facebooken duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: Azaroaren 8a
Ordua: 20:00

Prezioa: 15€
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txarteleko)

Sarerrak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top