Ez da amaiera

Amaierarik ez duten abestiak. Oholtza gainean ahotsez eta indarrez gainezka egiten duen artista. Gari da. Euskal musikaren ikur bat baino askoz ere gehiago.

Hertzainak taldeko buru ohia besapean zazpigarren diskoa hartuta dator, ‘Ez da amaiera’ izenekoa. Ez da makala. Lou Reed, Mike Ness edo Ordorika berarekin lotzen duen autore rocka eginez dator. Lan berrian berak sortu ditu musika guztiak eta letren zati handi bat. Beste istorio batzuetan Kirmen, Jon Maia edo Fermin Etxegoien izan ditu lankide. Gitarrakada katartikoak.
Erritmoa eta sinesmen zehatza. Lehen aldiz entzutean bereganatzen gaituzten egonezinez betetako testuak eta soinu garratza… soinuzko nahaskia, herritarren gozamenerako. Ameslaria. Intimista.

Lasai eta aztoratuta aldi berean, disko bizi eta berezi honetan. Datorren azaroaren 9an zuzenean babestuko du BBK Salan. “Dena eta ezer ez dago”, “Gure hitzak”, “Aspertu naiz” edo “Etxe txikia” bezalako ereserkiekin geldituko gara.

Ez dugu asko zain egon beharrik.

Eta Gariren kontzertua ikusteko sarreren irabazleak dira Ugaitz Alegria eta David Novo. Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, Facebooken duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Haurrentzako kontzertua:
Data: azaroaren 9a
Ordua: 12:00
Prezioa: 3€
Deskontua: %30 Kutxabank txartelekin (4 sarrera txarteleko)
Nagusi batekin datozen adingabeak: Nagusia doan sartuko da

Kontzertua:
Data: azaroaren 9a
Ordua: 21:00
Prezioa: 12€
Deskontua: 2€ Kutxabank txartelekin (4 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top