Musika kubatarraren soinua zehazten

Utzi ziguten altxorrarentzat merezitako omenaldia. Mugak ezabatu zituzten estetikaren eta dotoreziaren maisuei omenaldia. BJC zikloaren geldialdi berria “Cuban Jazz 5tet” taldearen jazz handiarekin.

Data azaroaren 6an da, egun horretan jazz musika kubatarraren maisuek omenaldia jasoko dute BBK Salan. Luis Guerra kubatar piano-jotzaile handiak boskote honetan egungo musikari aipagarrienetako zenbait biltzen ditu, Kuban 40ko eta 50ko hamarkadetan idatzi ziren abestien egileak goresteko: Ernesto Lecuona, Pedro Jústiz “Peruchín”, Bola de Nieve, Moisés Simons, Benny Moré, Bebo Valdés, Frank Emilio Flynn…

Luxuzko boskote honen lanak garai hartako “Urrezko Garaiak” gogora ekarri eta estetika beretsuarekin hainbat abesti hartuko dituzte ahoan: besteak beste “Drume Negrita” (Bola de Nieve), “La Comparsa” (Ernesto Lecuona), “Manisero” (Moisés Simons), “La Mulata Rumbera” (Peruchín), “Guantanamera”. Abestiok kubako musika herrikoia aldatzea lortu zuten eta estilo hori Latin Amerikan eta Ameriketako Estatu Batuetan zabaldu zen.

Gutxiago gelditzen da. Azaroaren 6an garai oso bateko soinua zure belarrietan.

Eta kontzertu hau ikusteko sarreren irabazlea da… @eidergorostiza. Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Cuban Jazz 5tet:
Luis Guerra
Yuvisney Aguilar
Juan Viera Matienzo
Michael Olivera
Reinier Elizardfe “El Negron”

Data: azaroaren 6a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: % 20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top