Arratoitxo pinpirina BBK Salan

Sala baita familia osoarentzat ere. Handi zein txikiek gozatzeko ikuskizun paregabea. Klasiko bat, Arratoitxo Pinpirina. Soineko eta zapata berriak janztea atsegin du. Urrezko txanpon bat aurkitzen duenean bere ametsa betetzeko aukera zabaltzen zaio, nahi adina kapritxo erosteko modua baitu. Baina diruak askotan maltzurkeria erakarri ohi du eta berarekin ezkondu nahi izango dute zenbaitzuk, interes hutsarengatik.

Glu Glu antzerki taldeak klasiko hau eskenaratuko du, euskaraz eta musikaz jantzita. Abestiak, dantza eta, batik bat, komedia izango dira antzezlan honetako protagonistak, familia osoak gozatu dezan. Oholtza gainean arratoitxo pinpirinarekin batera ikusiko ditugu bere lagun arratoia, Korrok txerritxo dibertigarria eta, noski, katu maltzurra eta oilar lotia.

Gomendatutako adina: 3 eta 9 urte artean.

Eta “Arratoitxo Pinpirina” antzezlana ikusteko sarreren irabazleak dira Akiram Segunda, Alaitz Fernandez Munarriz, Sonia Cubero Tamayo eta @migatacolea. Bidali zute datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, FBen edo Twitterren duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: Urriaren 25a
Ordua: 12:00etan eta 17:00etan

Prezioa: 9€
Deskontuak: %15eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top