Zinemakumeak sari nagusia

Teloia jeistera doa. Urduritasuna nagusi da, aurki ezagutuko baitira Zinemakumeak jaialdiaren irabazleak.

Itxiera-ekitaldia heldu da, laburmetraien maratoiarekin, ‘Zinea zabaltzeko plataforma berriak’ mahai inguruarekin eta #littleSecretFilm lanaren eta “La pájara” saridunaren proiekzioekin. Eta, nola ez, begirada ezberdina duen jaialdi honetako sarien banaketa liluragarriarekin.

Pelikuletako aste bat merezi bezala amaitzeko ekitaldia. Zuen zain gara eta eguneko egitarau interesgarriarekin uzten zaituztegu.

Larunbata, Urriak 19

17:00 – 17:00. Xprest!AUX Lehoaketako Sari banaketa

17:30. Laburmetraiak femeninoan (Trama aukeraketa)
Luisa no está en casa
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 19’
Zuzendaria: Celia Rico Clavellino
Laburpena: Luisari garbigailua hondatu zaio. Hondatze horrek bere etxera hasieran ekarriko duen hondamendia, bere egunerokotasun motela apurtzeko koartada perfektua da. Baina, bere senarrarentzat garbigailurik ez egoteak gabezia are handiagoa ekarriko du: Luisa dagoeneko ez dago etxean.
Deazularrojo
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 5’
Zuzendaria: Ana Lorenz
Laburpena: Franek argazki bat eta helburu bat ditu: argazkiko mutilari jipoia ematea.
Conversa cunha muller morta
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 15’
Zuzendaria: Sonia Méndez
Laburpena: Luis espetxetik atera berri da. Duela 15 urte Elena emaztea hiltzeagatiko zigorra betetzen ari zen. Elenarekin batera bizi zen etxe handira iristen denean hildakoen artetik agertuko zaio Elena, berarekin elkarrizketa izateko.
El gato baila con su sombra
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 5’
Zuzendaria: María Lorenzo (koord.)
Laburpena: «Misterio handiagoa dago ibiltzen ari den gizon baten itzalean munduko erlijio guztietan baino». Omenaldia zineari eta ebre mitoei.
De-Generación
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 10’
Zuzendaria: Marta Onzain eta Alberto Rodríguez
Laburpena: Bere grina askatzen duten bitartean, Mariak edredoi azpian ezkutatu beharko du Ana.

18:30. Lotte Reiniger-en itzalak animazio-laburmetraiak

19:00. Mahai-ingurua “Nuevas plataformas de difusión cinematográfica”. #littleSecretFilmaren aurkezpena
Parte-hartzaileak: Haizea G. Viana, “#littleSecretFilm” enpresaren sortzaileetako bat; Marta Onzain, “De-Generación” “Laburmetraiak femeninoan” Trama arlorako aukeratutako laburmetraiaren zuzendarietako bat.

19:45. “La pájara”
Zuzendaria: Jímina Sábadu. Iraupena:40´ #littleSecretFilm

20:30. Xprest!AUX Lehiaketara aurkeztutako laburmetraien emanaldia

22:00. Xprest!AUX Sari banaketa eta jaialdiaren amaiera

Erakusketa urriaren 14 eta 24 artean. Sarrera doan.

Zinema jaialdia:
Data: 2013ko urriak 19
Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top