Estatu Batuetako underground zinearen sortzaile eta inspirazio-iturria

Maya Deren gurasoekin iritsi zen New Yorkera, Ukrainiatik, juduen eta Trotsky zaleen kontrako jazarpenetatik ihesi. Underground zinearen ama eta inspiratzailetzat hartzen dute Amerikako Estatu Batuetan eta, ondorioz, XX. mendeko bigarren abangoardia artistikoetako kide da. Hamazortzi urte zuela ezkondu zen bere lehenengo senarrarekin, azkar sartu zen talde sozialistetan, feministetan eta abangoardiako artean. Katherinem koreografoaren laguntzaile bihurtuta, Alexander Hackenschmied ezagutu zuen, Hollywoodetik igaro zenean, kamarografo txekiar oso ezaguna, eta horixe izan zen bere bigarren senarra 1942tik aurrera.

Underground zinearen ama eta inspiratzailetzat hartzen dute Amerikako Estatu Batuetan eta, ondorioz, XX. mendeko bigarren abangoardia artistikoetako kide da: bere lan esperimentala bisagra izan zen arte plastikoen eta zinearen artean, hiru zutabetan oinarrituta: etnografia baletaren bidez, psikoanalisi jungianoa, inkontziente unibertsaletik eta kolektibotik hain hurbila, zine teknikak senarraren bidez. Marcel Duchamp, André Breton, John Cage eta Anaïs Ninekin egin zuen lan, eta abangoardiako zinea egin zuen, zabala, arte aretoetatik gertukoa. Agin, horregatik izan zuen zenbait museoren finantzaketa, Guggenheim, esaterako. Beti errefusatu zuen industria: “Hollywoodek ezpain-margotan gastatzen duenaz egiten ditut nire pelikulak”.

“Meshes of the afternoon” lanak saria lortu zuen Canneseko Jaialdian eta psikoanalisitik eta surrealismotik hartutako oinarri onirikoa du. Hala ere, kontakizunetik gertuen dagoena da: agerian ohikoa den gorabehera edo gertakizun bat protagonistarentzako eraldatzen joango da, gero eta asaldagarriagoa den zerbait bihurtuz. Izan ere, David Lynchen “Mulholland Drive” lanerako erreferentziatzat hartzen da.

Hau da eguneko egitaraua.

Urriaren 16tik 24ra: Erakusketa
Lotte Reiniger-en omenezkoa, ilustrazioekin, argazkiekin eta zuzendariaren idatziekin. Madrilgo Goethe institutuaren laguntzarekin bildu dira erakusketa eta filmeak.

Ostirala, Urriak 18
Xprest! AUX laburmetraia lehiaketa
12:00. Xprest! AUX Lehiaketako oinarriak aurkeztea eta ematea

19:30. Hitzaldia “La Cultura es la base del progreso” Rosa Regásekin
Bilboko Burtsa erakinaren 20. mendeurrena dela eta, orotara 31 urteko historia igaro ondoren, “Maite Albiz” Emakumeen Dokumentazio Zentroa lankide da ekitaldi honetan Rosas Regás idazlearen eskutik. Idazleak gizarte berdinago eta zuzenagoaren alde kulturak duen garrantziari buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko gaitu”.

Rosa Regàs Pagés Bartzelonan jaio zen 1933an, Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria izan zen (2004-2007) eta, gaur egun, gure kultura arloan aitortza handienetakoa duen idazletariko bat da. Frantzian eman zuen Guda Zibila amaitu arte, berak 6 urte zuela. Filosofia arloan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta Seix Barral argitaletxean egin zuen lan 1964tik 1970era, eta urte horretan sortu zituen La Gaya Ciencia argitaletxea eta Arquitecturas Bis eta Cuadernos de la Gaya Ciencia (1976) aldizkariak. 5 seme-alaben ama da. 2005eko azaroaren 18an Frantziako Errepublikako Ohorezko Legioaren Ordena jaso zuen, chevalier graduan. 2005eko azaroaren 30ean Kataluniako Generalitatek San Jordi Gurutzea eman zion. Urte hauetan prentsan agertutako zenbait artikulu argitaratu ditu, aipagarrienak: “El valor de la protesta”, “El compromiso con la vida”; urtero ilobekin ematen dituen udetan oinarritutako memoriak, “Diario de una abuela de verano”, eta kondaira liburua, “Viento armado”. 2010ean “La hora de la verdad” liburua kaleratu zen, zahartzaroaren etorrerari egin dion begirada; 2011n, “La desgracia de ser mujer”, emakumeek munduan bizi duten egoerari buruzkoa eta 2012an “Contra la tiranía del dinero”, gaur egun gure gizartean dauden baloreei buruzko hausnarketa. Aurten, “Música de cámara” argitaratu du, eta Seix Barral argitaletxeak ematen duen Biblioteca Breve saria jaso du.

21:15. Aitzindariak “Abangoardiak”
Meshes of the Afternoon (Marañas de la tarde)
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 14´
Zuzendaria: Maya Deren (EEUU) 1943. BO elkarrizketa barik
Laburpena: Meshes in the afternoon, psikoanalisitik eta surrealismotik hartutako oinarri onirikoa du. Hala ere, kontakizunetik gertuen dagoena da: agerian ohikoa den gorabehera edo gertakizun bat protagonistarentzako eraldatzen joango da, gero eta asaldagarriagoa den zerbait bihurtuz.

Erakusketa urriaren 14 eta 24 artean. Sarrera doan.

Zinema jaialdia:
Data: 2013ko urriak 18
Sarrera doan aulkiak bete arte

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top