Ida Lupino handia, benetako aitzindaria

Ida Lupino ez da oso ezaguna zuzendari lanetan, bai, ordea, egin zituen aktore lanei esker. Martín Scorsesek “benetako aitzindaria” zela zioen, eta zenbait erakundek, Museum of Modern Art, Cinémathèque Française eta Filmoteca Española delakoak, besteak beste, zikloak eta atzera begirako erakusketak egin dizkiote.

Ida Lupino Ingalaterran jaio zen 1918an eta The Light That Failed (1939) lanean egin zuen interpretazioarekin eman zion hasiera aktore ibilbideari, lan horretan hartu baitzuten seriotzat aktore dramatiko rolean. Ondorioz, lan hobeak izan zituen 1940ko hamarkadan, eta berak “gizon pobreen” Bette Davis zela zioen.
Epealdi horretan, jokatu zituen lan gogorrek ezagutarazi zuten Lupino, eta zenbait pelikulatan hartu zuen parte, esaterako, They Drive by Night (1940) eta High Sierra (1941), bietan Humphrey Bogartekin batera. Lan erregularra izan zuen eta lan asko eskaini zioten berrogeiko hamarkadan, baina izar kategoriara iritsi gabe.
Berrogeiko hamarkadaren amaieran, kamera atzeko lanaz interesatu zen Lupino. Garaiko Hollywoodeko zine zuzendari emakume bakarra izan zen. Gizarte gaiei buruzko lau pelikula “femenino” egin ostean, – Outrage (1950) barne, bortxaketari buruzko pelikula bat – Lupinok bere lehendabiziko pelikula zuzendu zuen, The Hitch-Hiker (1953), beraz, zine beltzeko pelikula bat zuzendu zuen lehenengo emakumea izan zen.

Lupinok lanean jarraitu zuen 1950, 1960 eta 1970eko hamarkadetan, eta bere zuzendari lana, urte horietan, ia-ia esklusiboki bideratu zuen telebista ekoizpenetara, Alfred Hitchcock Presents, Bonanza, Los intocables, El fugitivo eta Bewitched, besteak beste.

Hilaren 17an benetako omenaldia BBK Salan.

Honatx eguneko egitaraua.

Osteguna, Urriak 17

19:30. Laburmetraiak femeninoan (Trama aukeraketa)
Ojos que no ven
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 15’
Zuzendaria: Natalia Mateo
Laburpena: Gabon gauean gozatu egin behar da, Papa Noel datorrelako, umeak daudelako. Baina, gaur gauean sekretuak agerian dabiltza eta gezurra nabaritzen da giroan. Hala ere, zer da, bada, beste gezurtxo bat gehiago, azkena izango baita. Bihar, bai, bihar esango diogu egi osoa. Momentuz, amama, Gabon zoriontsuak.
Ready to talk
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 21’
Zuzendaria: Ángeles Reiné
Laburpena: Lehen Hezkuntzako ikastetxe batean ikasle batek kontrolik gabe botako ditu tiroak eta biktima ugari sortuko ditu. Sarraski horretan, Michaelek emaztea galdu du, baita bizitzeko zuen gogoa ere. Jatetxea galdu ostean, bere lehengusu Julioren kafetegian egingo du lan Michaelek. Han ezagutuko du Cristina.
Maldito Lunes
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 18’
Zuzendaria: Eva Lesmes
Laburpena: Olga, ama langile batek, lanaldi berri neketsuari ekingo dio. Baina, astelehena da, eguneroko borrokaren nahasmenduak, zer den benetan garrantzitsua ahaztaraziko dio eta horrek ondorio ikaragarriak ekarriko ditu.

20:25. Aitzindariak “Cine negro”. Fas Zine Klubarekin lankidetzan egingo den saioa
The Hitch-Hiker
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 71´
Zuzendaria: Ida Lupino (USA) 1953
Laburpena: espetxeratutako psikotiko ihesari bat batuko duten arrantzale bik eta bidaia amaitzean hil egingo dituela esan die arrantzaleei.
Sariak: National Film Preservation Board USA 1998

Erakusketa urriaren 16 eta 24 artean. Sarrera doan.

Zinema jaialdia:
Data: 2013ko urriak 17
Sarreren prezioa: hilaren 17a: 3€
Deskontua: %20 Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top