Nouvelle Vague BBK Salan

Urriaren 16an hasiko dugu Zinemakumeak animazioko zineak izan zuen aitzindari handietako bati omenaldia eginaz.

Lotte Reinigerrek begirada desberdina zuen eta merezi duen aintzatespena jasoko du BBK Salan egingo den erakusketan. Reiniger ia bakarra egiten duen berezitasun baten ordezkari da: bere pertsonaien silueta artikulatuak kartoian moztuta lantzen zituen. Lotte Reiniger gazte-gazterik interesatu zen animazio zineaz. Hitler boterera iristeaz batera, senarrak eta biek ihes egin zuten eta ez zuten behin betiko erbesteratzea lortu. Berlinera itzuli eta gatazka osoa bertan igaro bazuten ere, hamabi pelikula inguru ekoiztea lortu zuten. 1949tik, Londonen finkatu zuten haien bizilekua betiko, eta Primrose ekoizpen-etxea sortu zuten eta BBCren hainbat enkargu jaso zituzten

16an ezarritako arauak apurtzeko gai diren filmeen proiekzioak hasiko dira, aparteko sentsibilitatea duen galbahearekin garbituta. Zigiludun generoko zinea, mundu erdiak atsegin duena Zinemakumeak jaialdian. Hori egiteko Frantziako Nouvelle vague mugimenduaren hastapena izan zen “Cleo de 5 a 7”.

Hau da eguneko egitaraua.

Urriaren 16tik 24ra: Erakusketa
Lotte Reiniger-en omenezkoa, ilustrazioekin, argazkiekin eta zuzendariaren idatziekin. Madrilgo Goethe institutuaren laguntzarekin bildu dira erakusketa eta filmeak.

Asteazkena, Urriak 16
10.00. Haurrentzako Zinea Bilboko ikastetxeen laguntzarekin
Izenburua: “Cuentos infantiles”
Kategoria: Animazioa. Iraupena: 60’
Zuzendaria: Lotte Reiniger, Alemania 1923-1926

19:30. Laburmetraiak femeninoan (Trama aukeraketa)
Ahora, No
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 17’
Zuzendaria: Elia / Kate Ballesteros / Campbell
Laburpena: Zaragoza 1977. Franco hil da eta Espainiak demokraziarako bideari ekin dio, erregimen zaharraren itzalpean. Asensio Koronela bere urtebetetzea ospatzen ari da. Gaugiroaz gozatzen ari dira denak, baina azaleko lasaitasun horren azpian, luzaroan ezkutuan egon den egiak azaleratzeko borrokatzen ari da.
Atocha 70
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 10’
Zuzendaria: Irlanda Tambascio
Laburpena: Atocha 70, 70 urtetik gorako hiru emakumeri buruzko istorioa da. Sexua eta bizitzari buruzko jakin-mina dute eta euren azken trena hartzeko prest daude.
La Boda
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 12’
Zuzendaria: Marina Seresesky
Laburpena: Mirta Kubakoa da eta Madrilen bizi da. Immigrante asko bezala garbiketa-arloan dihardu. Gaur, arratsaldeko seietan alaba ezkonduko zaio. Baina, ezer ez zaio aterako berak antolatu duen bezala, eta ezkontza horretara iristea ematen duen baino zailagoa da.

20:15. Aitzindariak “La Nouvelle Vague”
Cleo de 5 a 7
Kategoria: Fikzioa. Iraupena: 90´
Zuzendaria: Agnès Varda 90´ Frantzia 1962
Laburpena: Cleo abeslari gazte ederra da eta osasun-proba batzuen emaitzaren zain dago. Kartak irakurtzen dituen igarle batek minbizia duela eta hil egingo dela iragarri dio. Emaitzen zain denbora ematen ari dela, laster Aljeriara bidaliko duten eta hiltzeko beldur dela aitortzen dion soldadu gaztea ezagutuko du.
Sariak:
Canneko Jaialdian Palma de Oro sarirako izendatua 1962an
Zineko Sindikatu Frantsesaren Kritika saria 1963an

Agnès Varda 1928an jaio zen Bruselan, Belgikan. Parisen bizi da eta bertan egiten du lan. Zine kritiko batzuek «Olatu Berriko amonatzat» hartzen dute (Nouvelle vague) eta zine feministaren aitzindarietako bat.
Agnès Varda Artearen Historia ikasi zuen Historia Ècole du Louvre delakoan, Pariseko Théâtre National Populaire (TNP) deritzonaren argazkilari ofiziala izan baino lehen. Argazkilaritza zuen gustuko, baina interesatuago zegoen zinean. Gaixotasun terminala zuelako, bere kabuz bisitatu ezin zuen lagun batentzat, Frantziako Séte, arrantzale hiri txikian, «La Pointe Courte» auzoan, grabatzen egun batzuk eman ondoren, pelikula bat egitea erabaki zuen Vardak. Horrela, bere lehenengo pelikula agertu zen 1954an, La Pointe Courte. Pelikula horrek, hiri txiki horretan, bikote triste batek bizi duen istorioa eta euren arteko harremana kontatu zuen. Pelikula hori Nouvelle vague frantsesaren aitzindari estilistikoa da.

Urriaren 16a eta 24a artean erakusketa. Sarrera doan.

Filmeen jaialdia:
Data: 2013ko urriaren 16a
Sarreren prezioa: Hilaren 16a: 3€
Deskontua: %20 Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web-orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top