Alice Francisen modern swinga BBK Salan

Askotan ametsetan ditugun doinuak entzutea nahi izaten dugu. Eta askotan, ametsetan esnatzen gaituen ahots hori entzun egiten dugu. Urriaren 20an hori gertauko da. Musiketan zikloaren edizio berria hasiko da.

Moder Swing deritzon mugimenduak egun duen ikur ezagunenetako batekin hasiko da zikloa, hau da, Alice Francisekin. Emakume indartsua da, 1920ko hamarkadako Jazz Klubak maite dituen emakume horietako bat. Bere lehen singlea “Shoot Him Down” izan zen eta Parov Stelar berak ere nahastea lortu zuen. Iazko irailean plazaratu zuen “St. James Ballroom” izeneko lehen bilduma Universal Music etxearekin.

Josephine Baker, Billie Holiday edo Ella Fitzgerald bezalako artisten eragin nabarmena nabari zaio. Horregatik, agian, “Miss Flapperty” ezizena hartzen du (“flapper” edo 20ko hamarkadako emakumearen eta “liberty”ren arteko nahasketa bat). Horregatik bere jarraitzaileei “flapperties” deitzea gustatzen zaio. Denok gara askatasun ideia horren eta adierazpen askearen seme-alabak. Alice Francisek iaz bi single berri sortu zituen, Parov Stelarrek “Shoot HIm Down” doinuarekin eginiko nahasketa berria eta Eatge Noir-ek plazaratutako “Milk & Sugar”. Egokind and Alee Farbenen nahasketa ahaztu gabe.

Itxura bikaina du.

Data: urriaren 20a
Ordua: 20:00

Prezioa: 12€

Deskontua: 3€ Kutxabank txartelekin (4 sarrera txarteleko)



Sarrerak erosteko:

BBK Sala

BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top