Inoiz izan den oinarri erritmiko onenetakoa: Ginger Baker BBK Salan

Hitzordu handien gaua. Atzera begiratua. BBK Salako oholtza gainean, berriro, kondaira bizia.

Ginger Baker inoiz izan den bateria jotzaile handienetakoa da, hain handia, ze izar bilakaera ere lortu baitzuen instrumentsita izanik. Horrez gain bonbo bikoitza erabili zuen lehen musikarietako bat izan zen. Rockaren munduari eginiko ekarpena, beraz, ukaezina izan zen baina, hala ere, deigarria da beti bere burua jazz musikari izan duela. Horregatik, genero honetako klasikoak mirestu izan ditu beti.

“Cream”, lau disko eta hiru urteko jarduera nahikoak izan ziren 70ko hamarkadako rock hiruko onenetakoa mitu izaerara iristeko. Bruce eta Bakerren nahasketa agian inoiz izan den oinarri erritmiko onenetakoa izan zen, abiadurarengatik, pultsoarengatik eta zeukaten ahalmenarengatik. “Cream” taldearekin eta hasierako “Fresh Cream” diskoan, Gingerrek “Toad” grabatu zuen, rockaren historian ekoitzi zen bakarkako lehen bateria saioetakoa. Abesti gogoangarriak utzi zituzten, “Sunshine of your love”, “Crossroads”en moldaketa ezaguna edota “White room”, kasu.

Cream laga ondoren Claptonekin batera “Blind Faith” sortu zuten, beste talde handi bat, Baker bera baterian zela, Steve Winwood teklistarekin eta Rick Grech baxu jotzailearekin. Gero, Ginger Bakerrek bere egitasmo pertsonalak jarri zituen abian, Afrikan Fela Kutirekin elkarlanean aritu zen eta aldian behin Jack Brucekin bat egin zuen. Hori 2005. urtean gertatu zen azkenekoz, Claptonek London eta New Yorken zuzenean jotzeko “Cream” taldea bateratu zuenean.

Luxuzko laukote batekin benetako kondairaren protagonista izango gara.

Ginger Baker – drums
Pee Wee Ellis – tenor sax
Alec Dankworth – bass
Abass Dodoo – percussion

Eta Ginger Baker Jazz Confusion kontzertua ikusteko sarreren irabazleak dira: Kresto Nin (Facebook) eta @Carmendelagua (Twitter). Bidali zute datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, FBen edo Twitterren duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: Urtarrilaren 30a
Ordua: 20:00

Prezioa: 26€
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top