Ezarritakoa hausteko ahalmena: Zinemakumeak

Sormenaren ikuspegitik. Begirada desberdina. Zinearen merkatuak ezarritako konbentzioak apurtzeko gaitasuna duen begirada zinematografikoa. Haize freskoko ufada. Emakumezkoek eginiko zineari ongi etorri egiteko alfonbra gorria jarriko dugu. Beste urte batez, mundu osoan saritu dituzten film eta laburmetraien aukeraketa ikusi ahal izango duzu. Urriaren 16a eta 19a artean Agnès Varda, Ida Lupino edo “Marañas de la tarde” lanaren egilea den Maya Deren bezalako zuzendarien harribitxiak izango ditugu pantailan; “Emakumezkoen lauburmetraiak” hautaketa aparta; Rosa Regás idazlearen hitzaldia eta Lotte Reinigeri egingo zaion omenaldia, zuzendariaren marrazki, argazki eta idatziekin.

Honatx jaialdiko egitaraua. Zinemakumeak Gara!

Erakusketa (Urriak 16 – 24)
Lotte Reinigeren omenezko erakusketa, zuzendariaren marrazki, argazki eta idatziekin. Erakutsiko diren irudi eta argazkiak Madrilgo Goethe institutuaren laguntzarekin bildu dira.

Lotte Reiniger Europako animazio zinearen aitzindaria izan zen. Baina animazioaren barruan, bakan bilakatzen duen ezaugarri bat du Reiningerrek: bere pertsonaiak lantzeko kartulinan artikulatutako irudiak ebakitzen zituen.

Asteazkena Urriak 16
10.00 – Haurren zinea Bilboko eskolen laguntzarekin

“Haurren ipuinak” (Lotte Reiniger, 60’ )
19:30 – Emakumezkoen laburmetraiak (Trama hautaketa)
Ahora, No (Elia / Kate Ballesteros / Campbell, 17’)
Atocha 70 (Irlanda Tambascio, 10’)
La Boda (Marina Seresesky, 12’)
20:15 – Aitzindariak “La Nouvelle Vague”
Cleo de 5 a 7 (Agnès Varda 90´)

Osteguna Urriak 17
19:30 – Emakumezkoen laburmetraiak (Trama hautaketa)
Ojos que no ven (Natalia Mateo, 15’)
Ready to talk (Ángeles Reiné, 21’)
Maldito Lunes (Eva Lesmes, 18’)
20:25 – Aitzindariak “Cine negro” Cine Club Fas elkartearekin lankidetzan.

The Hitch-Hiker (Ida Lupino, 71´) Saria National Film Preservation Board USA 1998

Ostirala Urriak 18
Xprest! AUX Laburmetraien Lehiaketa
12:00 – Xprest! AUX sariketaren hasiera, oinarriak, dokuemantazioa eta gaia banatuko dira.
19:30 – Hitzaldia “La Cultura es la base del progreso” Rosa Regásekin.

Bilboko burtsaren egoitzan 20. urteurrenean, eta 31 urteko ibilbidearen ostean, “Maite Albiz” emakumezkoen dokumentazio zentruak ekitaldi honetan esku hartuko du, Rosa Regas idazlearen laguntzarekin. Berdintasuna eta justizia aintzat dituen gizartea lortzeko kulturak duen garrantziaz arituko da.
21:15 – Aitzindariak “Vanguardias”
Meshes of the Afternoon (Marañas de la tarde) (Maya Deren, 14´) Saria: National Film Preservation Board USA 1990

Larunbata Urriak 19
17:00-17:30 – Xprest! AUX Laburmetraien Banaketa
17:30 – Emakumezkoen laburmetraiak (Trama hautaketa)

Luisa no está en casa (Celia Rico Clavellino, 19’)
Deazularrojo (Ana Lorenz, 5’)
Conversa cunha muller morta (Sonia Méndez, 15’)
El gato baila con su sombra (María Lorenzo, 5’)
De-Generación (Marta Onzain y Alberto Rodríguez, 10´)
18:30 – Lotte Reinigeren itzalak laburmetraiak
19:00 – Mahai ingurua “Nuevas plataformas de difusión cinematográfica”. #littleSecretFilmen aurkezpena. Hizlariak: Haizea G. Viana ( “#littleSecretFilm”en sortzailea) Marta Onzain (zuzendaria)
19:45 – Jímina Sábaduren “La pájara” filmaren aurkezpena (40´) #littleSecretFilm
20:30 – Xprest! AUX Sariketan aurkeztutako laburmetraien aurkezpena
22:00 – Xprest! AUX Sarien banaketa eta Jaialdiaren amaiera eklitaldia

Data: Urriaren 16 eta 19 artean
Sarreren prezioa: urriak 16: 3€ / urriak 17: 3€ / urriak 18 eta 19: Sarrera doan aulkiak bete arte.
Deskontua: %20 Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top