Osasuna, umore ona eta underground erresistentzia: Bilboko Barrea

Ongi etorri La Risa de Bilbao/Bilboko Barrearen laugarren ekitaldira. Lepotik helduta gauzkan 2013. urte honetan, jaialdiko taldeak ongi iritzi dio gai nagusia Underground umorea izateari. Erresistentziako umore hori, korrontearen aurka doana, beti kritikoa, iraultzailea, alternatiboa…

Eta undreground umorearen jainkoa zein da? Robert Crumb, noski. Komiki egile handia, 60ko hamarkadatik hona izan den nazioarteko artista eraginkorrenetakoa. BBK Bilboko Barrea saria jasotzeari baiezkoa eman dio, eta horrek komikiaren mundutik haratago dagoena ere aztoratu egin du. Robert Crumb Bilbon izatea ekitaldi handia da, bere kabuz. Ilusio handia egiten du, halaber, Madrilgo “movidari” buruzko mahai inguruak, edota Mariscalek eta Nazariok undergroundeko Bartzelonari buruz izango duten jolasaldiak, gaztetasun eroari su eman genion garai haiei buruzko mintzaldiak, alegia. Nick Hornby gure artean izatea edota Roberto Bolañori, egun dugun kultuzko idazle horietako bati, egingo zaion omenaldia ere aipatzekoak dira. Marta Sanzek eta Pilar Adónek undregroundaren eta glamourraren arteko harremana erakutsiko digute. Euskal rock radikalak edota dokumentalen eta laburmetraien hautaketa fin batek osatzen dute egitarau zabala.

Zuen zain gara. Osasuna, umore ona eta undreground erresistentzia.

Sarrera doan aulkiak bete arte.

EGITARAUA:

Irailak 30 – Urriak 9
Erakusketa: Robert Crumb
(La Cúpula Edizioak / El Víbora)
Komikiaz hitz eginez gero, Bilbon izandako gertaerarik garrantzitsuenetako baten aurrean gaude. Aspaldi izan den handiena. Robert Crumb-ek bisitatzen gaitu, haren ideia ordainezinak transmititzeko eta pentsamendu barregarriak adierazteko arkatza darabilen jeinu bat. Euren diziplinetan aditu direnek, Woody Allen, Andy Warhol eta Lou Reed, kasu, laudatu beharreko maisu bat da. Izan ere, Crumb komiki alternatiboan inoiz izan den ahotsik interesgarrienetako bat da, izaera indartsua duen artista, obsesiboa eta zorrotza, komikiaren historiako marrazkilaririk eragingarrienetako −eta polemikoenetako− bat. Underground komikiaren erregearen aurrean gaude, loraldian dagoen diziplina baten aditu handienetako baten aurrean zalantzarik gabe, istoriotxoak hain zuzen, eta La Risa de Bilbao jaialdian lekutxoa dute berriro.

Irailak 30
17:30 – Dokumentala: “Barcelona era una fiesta underground”

Morrosko Vila-San Juanen dokumental batek hirurogeita hamarreko hamarkadako Bartzelonako mugimendu kontrakulturalen protagonisten testigantzak jasotzen ditu.
20:00 – Elkarrizketa: Mariscal & Nazario
Liburuen sinaketa Mariscal eta Nazarioren ekitaldia amaitzean. 68ko maiatzaren, piskodeliaren eta punk musikaren eraginpean, Bartzelonak Madrilgo movida-ren aitzindari izan zen hirurogeita hamarreko hamarkadako mugimendu kontrakulturala hartu zuen, eta, festaren eta haustearen bidez, orduko errealitatearekin apurtu nahi izan zuen. Mugimendu haren sustatzaileetako asko artista ospetsu bihurtu ziren, eta horixe da Javier Mariscalen eta Nazario Luqueren kasua. Nazioarteko sona duten bi sortzaile dira, eta urte ero eta loriatsu haietaz mintzatuko dira.

Urriak 1
20:00 – Elkarrizketa: Nick Hornby
(Kiko Amat-ekin)
Nick Hornby idazlearen liburuek eta haren pertsonaiek ezin hobeto ilustratzen dituzte pop kultura eta underground mugimenduak. Bere mundo narratiboa asfaltoari itsatsita bizi da, umerez gainezka, antiheroiak, musika eta kea darien tabernak nagusi direla. Nazioartean izan duen sonarekin erakutsi du literatura herritarrengandik hurbil izan daitekeela. Talentua eta jarrera gainezka dituen veste egile batek elkarrizketatuko du: Kiko Amatek.

Urriak 2
17:30 – Proiekzioa: Underground Zinebi Laburmetraien Hautaketa

20:00 – Elkarrizketa: Marta Sanz & Pilar Adón: “Glamourra underground denean”
“Mundu osoak daki emakumeok EZ dugula umore-senik”. Marta Sanz eta Pilar Adón idazle bikainen baieztapen garratz horrek hasiera emango dio emakumeek idatzitako literaturaren umoreari buruzko elkarrizketari, “itxuraz horren eskasa dena, ezen underground dela esan daitekeen”. Sanzek eta Adónek Dorothy Parker, Nancy Mitford, Jane Bowles eta Stella Gibbons bezalako umore-autore mitikoei buruz hitz egingo digute, eta baita ere gaur egungo literaturan izan duten eraginari buruz.

Urriak 3
17:30 – Proiekzioa: “Rock Radikal Vasco: La gran martxa de los 80”
( 55 min.)
Begoña Atutxak zuzendutako eta Roberto Mosok aurkeztutako dokumentala, 80ko hamarkadako euskal rockaren gainean, protagonistetako batzuen testigantzekin.
20:00 – Elkarrizketa: Fermin Muguruza + Gari + Roberto Moso
Fermin Muguruza, Roberto Moso eta Gari Kortatu, Zarama eta Hertzainak taldeen liderrak izan ziren, hurrenez hurren, Euskal Rock Erradikalaren talde garrantzitsuenetako hiru. Mugimenduak estilo desberdinetako taldeak bildu zituen, eta zarata handia egin zuen ohiko merkataritza-zirkuituetatik kanpo. Muguruza, Moso eta Gari euskal underground “movida” berezi haren alderdirik dibertigarrienetakoei buruz mintzatuko dira.

Urriak 4
17:30 – Proiekzioa: Roberto Bolaño.
El último maldito ( 59 min.)
Dokumental hau giltzarria da kultuzko idazle hau ezagutzeko, haren ingurukoei eginiko elkarrizketen bitartez.
19:00 – Elkarrizketa: Rodrigo Fresán – Ignacio Echevarría. Bolaño-ren Barrea
Roberto Bolañoren literatura eta bizitza-ibilbidea korronte nagusienetatik aparte garatu ziren, hein handi batean. Bolañoren konplizeetako bi, Ignacio Echevarría eta Rodrigo Fresán falta den lagunari buruz hitz egiteko bilduko dira, eta, duda barik, omenaldi handia egingo diote literatura hispanoamerikarraren historia garaikidean funtsezko izan den autore horri. Idazlearentzat “umorea eta jakin-mina jakituriaren funtsa” baitziren.
20:00 – Mahai ingurua: Madrilgo Movida. Diego Manrique, Ouka Leele, Luis Antonio de Villena. Zuzendari: Fernando Marías.
Laurogeiko hamarkadan, sormenak eta askatasunerako irrikak Madrilgo kaleak hartu zituzten. Diktaduratik eta haren mozaletik aske, hiria ikuskizun bihurtu zen. Izkina bakoitzean fanzine bat, galeria bat eta rock talde bat sortzen zen. Fernando Mariasek moderatuta, garai eferbeszente hartako hiru protagonistak −Ouka Leele, Diego Manrique eta Luis Antonio de Villena− guztietan “Movida” nagusia izan zena ekarriko dute gogora.

Urriak 5
12:00 Lehiaketa. Microcuentos Lehiaketa.
19:00 – Mahai ingurua: Underground Umorea. Kontrakulturak erasorako eta iraultzarako tresnatzat erabili izan du beti umorea, eta, horrela, ezarritakoa zalantzan jartzea beharrezkoa izateaz gain, dibertigarria ere badela frogatu da. Sabino Méndezek, Borja Crespok eta Manuel Vilasek askatasunez hausnartuko dute jaialdiaren gaiari buruz: underground umorea.
20:30 – Robert Crumb. Santiago segurarekin elkarrizketa
21:30 – BBK Bilboko Barrea Saria
22:00 – Proiekzioa: “Crumb” (Terry Zwigoff). (B.O. ingelesez / 119 min.) 1994ko dokumentala, Terry Zwigoff-ek zuzenduta eta David Lynch-ek ekoiztuta. Robert Crumb-en bizitzan eta lanean oinarrituta dago, eta gakoa da haren izaera konplexua ulertzeko.

Robert Crumb historiako komiki-marrazkilaririk garrantzitsuenetako bat da. Haren estiloa nahastezina, obsesiboa eta maisutasunezkoa da. Haren gidoiak zorrotzak eta konplexuak dira, lotsagabeak beti. Crumb benetako maisua da eta gurekin izango dugu, ‘BBK – Bilboko Barrea 2013’ Saria jasotzeko. Saria jaso aurretik, luze eta zabal hitzegingo du “komikiaren gaiso” bat eta bere jarraitzaile handia den persona batekin: Santiago Segura handiarekin.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top