Folkari mirespena: Musiketan 2013-2014

Zirrara dugu berriro. Atmosfera biziak, sutsuak, sakonak, emozioa eragiten dutenak. Avantgarde ikuspegitik abiatuta ohiko musikarekin hamahiru hitzordu izango ditugu. Kontzertu barnerakoiak.

Askotan gure ametsetako musika entzutea nahi izaten dugu. Urriaren 20a eta ekainaren 1a artean ametsa egia bilakatuko da. Usain zaharkituko abestiak entzungo dira, garai berriei aurrez-aurre so egiteko.

Modern Swing izenarekin ezagutzen den mugimenduko artista esanguratsuenetako batek zabalduko du zikloa, Alice Francisek. Emakume indartsua da, 1920ko hamarkadan Jazz Klubak maite zituztenen ordezkaria.
Azaroaren 10ean Bruce Cockburn artista kanadiarrak eta bere jazz, rock eta reggae nahaskiak jarraituko du, “new age” musikarekin uztartuta. Azaroaren 24an Pamela Huteren pop eztitsua.

Abendua hasteko hilaren 1ean New York Times, Downbeat, Jazz Times, LA Times, The Seattle Times, Frantziako Hot Jazz edota Italiako Anconan hainbat artikulu merezi izan dituen jazz artista itzela… Dena Derose apartaz ari gara. Elliot Murphy eta bere laguntzailea Olivier Durand berriro urtarrilaren 19an izango dira gure artean, beste gau ahaztezina oparitzeko. Hitzak soberan daude.
Otsailaren 2an Attwenger, Austriako bikote bat da, Markus Binder bateria jotzaileak eta Hans-Peter Falkner soinujoleak osatua. Popa eta hip-hopa batzeko modu bitxia.

Otsailaren 16an talde langiletzat hartzen denak bere musikazko esperimentazioekin jarraituko du ‘Strollin’ Along Abbey Road’ egitasmoan, The Beatles handien bildumatik avant garde moldaketak eginez. Lovely Rita dira. Martxoaren 16an Badi Assadek fusiozko world beat eta maila handiko jazza ekarriko dizkigu. Martxoaren 30ean, ariman musika daukaten bi lagunen bateratze perfektua. Konplizitatea, anguluen jokoa eta doinu samurrak. Bai, Phil Cunningham & Aly Bain berriro BBK Salan izango dira.

Apirilaren 13an Gael Faurek bizitzan errotutako hitzak ekarriko dizkigu, airean ukitu daitekeen folkaren bitartez. Maiatzaren 4an Danni Leigh, aldi berean poeta, artista ausarta, abeslari sexya eta iraultzaile inkonformista dena. Hilabete bereko 18arekin, Jennifer Batten, poparen erregina. “Michael Jacksonen gitarra jotzailea” izenarekin ezagutzen du mundu guztiak, dagoen emakumezko gitarra jolerik ezagunena baita. Zikloa behar bezala amaitzeko, ekainaren 1ean Madison Violeten abestiek beren herriko, kanadako, baso berdeetara eramango gaituzte.

Zure zain gara.

Alice Francis
Eguna: Urriak 20
Ordua: 20:00

Bruce Cockburn
Eguna: Azaroak 10
Ordua: 20:00

Pamela Hute
Eguna: Azaroak 24
Ordua: 20:00

Dena Derose
Eguna: Abenduak 1
Ordua: 20:00

Elliott Murphy & Olivier Durand
Eguna: Urtarrilak 19
Ordua: 20:00

Attwenger
Eguna: Otsailak 2
Ordua: 20:00

Lovely Rita
Eguna: Otsailak 16
Ordua: 20:00

Badi Assad
Eguna: Martxoak 16
Ordua: 20:00

Phil Cunningham & Aly Bain
Eguna: Martxoak 30
Ordua: 20:00

Gael Faure
Eguna: Apirilak 13
Ordua: 20:00

Danni Leigh
Eguna: Maiatzak 4
Ordua: 20:00

Jennifer Baten
Eguna: Maiatzak 18
Ordua: 20:00

Madison Violet
Eguna: Ekainak 1
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top