Ikusletik ikuslera: Eskena 2.0

Sortzeko modu berria, kultura kontsumitzeko era berriak, betiko egon ezinarekin eta sentsibilitaearekin. Hori da Eskena 2.0. Ikuslea artearen zati izatera pasako da.

Ikuskizunak burmuina zabalduko du, besoak luzatu eta maila berri batera iritsiko da. Happening bat da, norabide berriko antzerkia, hori da Eskena 2.0, Eskenaren euskal antzerkia herritarrei hurbiltzen dien behin betiko egitasmoa, ikusle aktibo bilakatu daitezen.

Jaialdia urriaren 10ean hasiko dugu, “Pasado Mañana” lanarekin, gazte eta helduei zuzendutako antzerki ekoizpena da. Antzezlan honek Down sindromea dutenen eta beren familien errealitatera hurbilduko gaitu. Hutsunearengatik erlojuaren orratzak makal doaz, arrastaka. Bien bitartean, aiton-amonarekin gogora ekarriko dituzte koaderno gorri batean bizitzak izan dituen une gozoagoak. Oholtza gainean zaildutako aktoreak, José Ramón Soroiz eta Pilar Rodríguez, telebistako Asier Oruesagasti eta Gorka Zufiaurre. Azken honek, bere pertsonaiak bezala, Down sindromea du eta ezintasun hau duen lehen aktore profesionala da. “Pasado Mañana” umore ukituarekin, intrigaz (bukaerara arte argituko ez dena) eta dramaz betea, bizitzarekin eta gizakiarekin adiskidetzeko.

Biharamonean “S@rebegian” lanarekin esnatuko gara, gazteek pantailarekin eta euskarri ezberdinekin duten harremana erakusten du lan honek. Umore ukituarekin pantailen “alde beltzari” buruzko hausnarketa egingo dugu. Alde beltzak eskena hartuko du. Guri zelatan ari al dira? Mugikorreko dei bat, mailegu txartel batekin eginiko ordainketa, interneten klik bat…eta gure urrats guztiak datu-base handi batean idatzita gelditzen dira. Informazio honek guztiak gure ezkutuko desioak ere erakusten ditu. Nor dago pantailaren bestaldean? Zu izango zaren itxaropena dugu.

Egun berean, iluntzeko 20:30etan, “Figurantes” lanak herri txiki eta lasai baten egunerokoa gertakari zoro eta barregarri batzuek nola aldatzen duten erakutsiko digu, aurrekontu handiko ekoizpen etxe bat herrira iritsi eta film bat grabatzen hasten denean, tokian tokiko figuranteekin. Óscar Terol eta Asier Hormaza pertsonaia desberdinetan zatikatuko dira, egoera ezberdinetan, ez bakarrik zinearen eta itxurakeriaren munduak pertsona soilei nola eragiten dien erakusteko, baita bizi garen gizartean ezartzen diren jerarkia ezberdinen arabera pertsona bakoitzari ematen zaion tratua aztertzeko ere. Ez da zinearen negozioari buruzko obra bat, bizitzaren negozioari buruzkoa baizik, bizi-irauteko beharra duintasunaren eta jendearen ametsen gainetik jartzen denean.

Hilaren 12an BBK Salako oholtza gainean “Vuela si puedes” antzezlanaren hegaldia izango dugu. Teatro Paraíso euskal taldeak Belgikako Les Ateliers de la Colline antzerki-taldearekin elkarlanean eginiko obra da, haurrentzako espreski sortua. Zikloi bat datorrela eta, uharte ozeanikoetako Tourons txorien leinuak, larrialdiko bidaia hasi behar du, ihes egiteko. Iragarritako egoera honi aurre egiteko, beharrezkoa da ahulenak, hegan gaizki egiten dutenak edo hegan ez dakitenak uhartean uztea. Ikuskizun honek metafora eta umorea erabiltzen ditu trebetasuna eta adimena gutxien espero denean pizten direla. Lau txoriok ipuin aparta eskainiko digute, ederra eta edukinez betea: arrazismoaz, arduragabekeriaz, botere-grinaz eta berekoikeriaz arituko dira baina, aldi berean, elkarkidetza, solidaritatea eta begirunea ere aztertuko dituzte.

Amaitzeko igandean, hilaren 13an iluntzeko 18:00etan, Hika Teatro taldearen azken lana izango dugu, “Ilargiaren bi aldeak”. Dantza, antzerkia eta zirkoa batzen ditu, zazpi urtetik aurrerako haurrentzat giro inguratzaileak sortuz. Istorioak erakusten duenez, albo bietan taupada ezberdinak ditu bizitzak. Alde batean gerra-jokoekin gozatzen du gaztetxo batek; bestean gerra ahazteko tresna bakarra jolasa du beste nerabe batek.

Ikusleok, zuen zain gara.

“Pasado Mañana”. Dar Dar Produkzioak
Data: 2013ko urriaren 10a Osteguna
Ordua: 19:30
Prezioa: 15€

“S@rebegian”. Pikor Teatroa
Data: 2013ko urriaren 11 Ostirala
Ordua: 10:00
Prezioa: 4€

“Figurantes”. Ados Teatroa
Data: 2013ko urriaren 11 Ostirala
Ordua: 20:30
Prezioa: 15€

“Vuela si puedes”. Teatro Paraíso
Data: 2013ko urriaren 12a Larunbata
Ordua: 18:00
Prezioa: 6€
Familia osoarentzat*

“Ilargien Bi Aldeak”. Hika Teatroa
Data: 2013ko urriaren 13a Igandea
data: 18:00
Prezioa: 6€
Familia osoarentzat*

Deskontua: %30 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txarteleko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

*Familia osoarentzat: familia osoarentzako ikuskizunetan, ikusmena ez oztopatzeko, 7 lehen lerroetako aulkiak haurrentzat izango dira. Helduak atzeko aulkietan eseriko dira. Anfiteatroko aulkietan heldu zein haurrak eseri daitezke.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top