Bilbon kontzerturik onenak

Arimentzako deialdia da. Urteko onenarekin gozatzeko garaia. Musikarekin inoiz asebetetzen ez den jakin-minari eskainitako errepasoa, Salan aurten izan diren emankizun onenekin.

Txalo plaustada. Beira guztietan kriskitin egiten duten abestiak. Dei egiten dizuten doinuak. Salako zirrikituetatik ateratzen den musika onena. Hemen kontatuko dizugu.

Fadoa nabigazio bilakatu zen unean bertan hasi zen dena. Mafalda Arnauthekin sua sute bilakatu zenean. Arima ukitu zigun. Freskoa eta benetakoa. Portugaleko estilo honek duen erreferentzia nagusietakoa.

Egungo fadotik arima bikoitza duen gitarra jotzailearen emankortasunera. Jazz garaikideak duen ikur nagusietakoa 1906 zikloarekin batera etorri zitzaigun Bilboko bihotzera. Lionel Loueke, luxu hutsa.

Goi mailako jazzetik folkaren intimotasunera. Sentimenduz eta gorpuzkeraz betetako musika. Begien sakontasunetik ageri diren abesti horiek. Estatuan egun dagoen egile adierazgarrienetakoa, Quique González.

Urteko beste une garrantzitsuetakoa musikaren menpe bizi den Elliott Murphyk ekarri zigun. Oinarri erritmiko garbi, profesional eta emankorraren tran tranarekin. Edukiz eta itxuraz jantzia. Hitzak soberan daude. Lokarri luzekoa da.

Eta amaiera perfektua jartzeko, “El Pele”-ren flamenko gordina, goi mailako flamenkoa. Denbora gelditu egin zen eta flamenkoa oinez abiatu zen.

Urteko bigarren zatian musikazko kilometro asko ditugu zain, urruneko paisaiak bisitatu ahal izateko. Hurbilekoak ere bai. Metro askotara lurperatutako abestiak. Goi mailako jazza. Sustraidun pop-folka eta kondairazko beste hamaika gau.

Esango dizugu. Zure zain gara.

1. Mafalda Arnauth

2. Lionel Loueke

3. Quique González

4. Elliot Murphy

5. Córdoba Flamenca “El Pele”

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top