Haragi-hezurrezko gizakiak: Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldiak

Hitzak gara. Haizea gara. Haragiz eta bertsoz eginak gaude. Poesiaren BBK Jardunaldien hitzordu berria dator.

Magiaz eta erotismoz gauzatuta ekingo diogu hilaren 16an, astelehenarekin. “Erótica In-verso” Galatea Talde ospetsuak eskainiko duen poesia eta musikazko errezitala izango da.

Biharamunean “Ez zaitut abandonatuko”, Jon Benito eta Bide Ertzean taldeak eginiko errezitala, poesiaz eta musikaz trufatua.

Asteazkenean, irailaren 18an, “Travesía de Bilbao” dokumentala eskainiko dugu José Fernández de la Sotaren testuetan oinarrituta. Egilea, ondoren, José Ramón Zabala irakasleak elkarrizketatuko du.

Ostegunean, hilaren 19an, Carmen Isasik, Pablo González de Langarika bilbotar poeta ospetsuaren testuekin eginiko ikusentzunezkoen errezital ikusgarria eskainiko dugu.

Euskal Poesiaren BBK Jardunaldiok amaitzeko, irailaren 20an “Muy airosa criatura es Dulcinea”. Tachia Quintanar aktore handiak emakumezko poetak hartuko ditu ahotan, Teresa de Cepeda, Anna Ajmátova eta Rosalía, tartean.

Haragi eta hezurrezko gizon-emakumeak zain dituzu.

Data: 2013ko irailaren 16 eta 20 artean
Ordua: 20:00

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top