Errealitatera itzultzeko gida

Dagoeneko hemen zaude. Eta, lerro hauek irakurtzen ari bazara, itzuli zarelako da. Eta, ziur aski, ospa egin nahi duzu.

Agian, oporrak behar dituzu abesti batean. Edo, ez-leku horietara bidaiatu. Liburu horiei esker zure irudimenean sortzen dituzun leku horietara. Opor onak izan dira. Break bat. Baina, gehiago nahi duzu. Eta normala da. Agian, guk ezin dizugu oporrik eman, baina lanerako zure itzulera #PianoPiano izan dadila lor dezakegu.

Hasteko, soinu-pilula batzuk gomendatuko dizkizugu, itzulera hain mingarria izan ez dadin:

1. TAME IMPALA “Lonerism”

2. THE XX “Coexist”

3. BEACH HOUSE “Bloom”

4. ALT J “An Awesome Wave”

5. FUCK BUTTONS “Slow focus”

Zure soinu-dosia irentsi ondoren, gidari ekiteko, errealitatera itzultzeko nahiz errealitatetik ihes egiteko liburuak gomendatuko dizkizugu:

1. “Las leyes de la Frontera” – Javier Cercas
2. “El sueño del Celta” – Vargas Llosa
3. “Antigua Luz” – John Banville
4. “Absolución” – Luis Landero
5. “Pensar el Siglo XX” – Tony Judt

Eta amaitzeko, zuzeneko bat, erakusketa bat eta bertso batzuk gomendatuko dizugu, errealitaterako itzulera hau zoragarria bilakatu dadin:

1. BBK Olerki Jaialdia
2. El Txef A Band kontzertuan BBK Salan
3. Aiko argazki erakusketa

Ongi etorri!

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top