Argazkiak dantzara doaz: Aiko Dantzaldi Ibiltaria erakusketa

Itzal batek eszenatokian uzten duen aztarna. Musikaren arabera besoak luzatzen dituen irudia. Dantzari eta berezko edertasunari buruz istorioak kontatzen dituzten argazkiak. Izan ere, erakusketa bikain honek dantzan ikasteko modu bitxia azaltzen du. Naturalagoa, lasaiagoa, dibertigarriagoa. Doinu bat entzutean oinak beren kabuz dantzan hasten direnekoa, behatzekin erritmoa jarraitzen dugunekoa, musika sentitzen dugulako; orduan esan liteke dantzara zabalik gaudela.

“Dantzaldi Ibiltaria” dantzarekiko grina edota dantzan egiteko musika sortu eta jotzeak sortzen duen gozamena da. Jo eta dantzan egin, partekatu eta erakutsi. Iñaki Andrésen argazkiek Aiko Taldearen lanak dantzariekin eta zaleeki duen harreman estua erakusten du.

Argazkiak dantzara doaz.

Data: 2013ko irailaren 12 eta 25 artean
Ordua: 11:00-14:00 / 16:30-21:00 (igandean itxita)

Sarrera doan.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top