Desbandados

BBK Live Bereziak jaialdiaren bigarren geldialdia.

Eta luxu hutsa den artista izango dira gurean. Iritsi berri batekin. Estatuko musikagintzan sona handia lortzen ari den batekin. Goi mailakoa. Aristokrazia artistikoko kideetako bat. Beren soinuetan amerikar kutsua sumatu daiteke. Denetariko uneak dituzte. Ideia indartsuz beteta, naturaltasunean eta ohikotasunean oinarritutako ardatz estilistikoekin.

Beraien biran hainbat aldiz eskegi dute “sarreraik ez” afitxa. Orain gurera datoz. Indar melodikoan beti kide duen Jacob Reguilon izango du alboan. Quique González “Desbandados” ikuskizunarekin iritsiko da. Bira akustikoa da, formatu minimalistan egina, b aurpegietako abestiz osaturiko doinuz betea, bertsioz, bitxikeriaz edo argitaratu ez diren abestiz josia. Azken tourrean tokirik izan ez zuten abestiekin gozatzeko aukera ona. Benetakoa eta zirraragarria den tipo batekin gozatzeko parada.

Ekainaren 17a
BBK Sala
Prezioak: 22€ (%30eko deskontua BBK txartelekin)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
http://www.generaltickets.com/salabbk

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top