El_Txef_A “Hold tight to your heart desire”

Erraietako musika. Barrenetik ateratzen dena. Sakona, sentimenduz betea, jendearentzat benetan erakargarria. Pultsazioak dantzan jartzen dituena. Bitaminaz jantzitzako elektronika. Dagoeneko musikaren aristokrazian kokatzen dute, begiratua dantza pistan jarrita. El_Txef_A-k ordenagailuz sortutako musikaren aukerak muturrera daramatza. House apur bat, betiko pop pitin bat, jazz eta ambient esperimentalari etengabeko keinuak. Zentzumenarentzat benetako gozamena.

Horrelakoak dira Aitor Etxebarria eta bere musika, mundu erdian ahoz-aho dabiltzanak. Gernikan jaiotako musikari gaztea Bilbon bizi da, 27 urterekin Permanent Vacation, Suol, Hypercolour edo bere zigiluarentzat, Fiakunentzat, grabazioak egin ditu. Joan den 2012n bere lehen iraupen luzekoa plazaratu zuen, “Slow Dancing in a Burning Room”, eta horrekin hainbat jaialditan izan da, Sónar esaterako, eta Berlin, Rio de Janeiro, London, Nueva York, Chicago, Mosku, Viena eta México DF bisitatu ditu.

Gaur egun, ekoizle gaztea bere bigarren luzea grabatzen ari da, 2013. urtearen amaieran plazaratzeko asmoa baitu. Aurrerapenen bat entzuteko aukera izango dugu irailean BBK Salan eskainiko duen emankizunean. Aukera aparta crooner honekin eta bere taldearen musikarekin gozatzeko.

Data: 2013ko irailaren 27a
Ordua: 21:00

Sarreren prezioa: 12 €
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top