All Star Jazz: BUM Collective

Egundo ez zen metro koadroan hainbesteko talentua bildu. Zorionekoak gu. Beat, groove eta BUM Collective taldearen bat-batekotasuna iritsiko dira BBK Salaren oholtza gainera BJC-Bilbaína Jazz Club ospetsuaren eskutik. Elkarte honek benetako jazz all starra biltzen du, tartean Raynald Colom tronpeta jolea, Tom Warburton baxu jotzailea eta y Mark Aanderud teklista direla. Soinu hiritarragoetan kaudimen handiarekin murgildu diren Jazz garaikidearen izarrak dira. Laukote apart honi scratcher handi bat gehitu zaio, DJ Helios, Marc Ayza Group taldeko kidea Warburtonekin batera.

Hilaren 17an “Black Universal Music” kontzeptua ekarriko digute, ahaztuko ez ditugun soinuzko paisaietara bidaia egiteko. Sinte elektronikoak, programazioak eta soinu-efektuak eskainiko dituzte bat-batekotasuna nagusi izango den zuzeneko zirraragarrian.

Galdu ezinak.

Data: 2013ko abuztuaren 17a
Ordua: 20:00 (ikusleak eserita) / 23:30 (ikusleak zutunik)

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top