Kondairazko gaua Ten Years After taldearekin

Oktano askoko bluesa eta R&R arina. Bitaminadun soinuak. Rockari eta blues eletrikoari lotutako ordezkari handietako bat. Inoiz izan den blues eta rock psikodelikoko talde garrantzitsuenetako bat.

Ten Years After 1967an Nottinghamen sortu zen, blues-rocka jomuga zuten taldekide handiekin: Alvin Lee gitarra jole eta kantaria, Chick Churchill teklista, Leo Lyons baxu jotzailea eta Ric Lee bateria jolea. Datorren urrian BBK Salan erakutsiko dute beren indar guztia, bide batez Lee handiari merezi duen omenaldia eginez.

Kondaira hutsa diren arrakastak ekarriko dizkigute gogora, esaterako “Love Like A Man”, “Going Home” edo “I`d Love To Change The World”. Ipar Ameriketan estreinekoz jo zutenean ez zuten edonon egin, 1969ko Woodstock jaialdi mitikoan jo baitzuten. Bertan ‘I’m Going Home’ abestiaren bederatzi minutuko bertsio gogoangarri eta elektrikoa eskaini zuten. Baina ez zituen abesti horrek bakarrik bultzatu arrakastaren biderantz. Hippie-cool mugimenduko ordezkari hauek sormen harrigarria zuten, eta garai hartan hiru bilduma trinko aurkeztu zituzten: 1969ko “Ssssh” diskoan boggie-blues eta country popa sei soken maisutasunarekin aurkeztu zuten eta ‘Stoned Women’ eta ‘Two Time Momma’ singleekin aurkeztu zuten bilduma. 1970ean “Criclewood Green” etorri zen, osagarri jazziagoekin eta ‘Love Like A Man’ abestiarekin eta “Watt”, hau ere 1970ean. Ordundik taldeak arrakastaren gainean jarraitu du, disdira handiko zuzeneko emankizunak eskaintzen baititu.

Milioika disko saldu dituzte eta Ten Years Afterek hasierako kideekin jotzen segitzen du, hau da, Leo Lyons, Chick Churchill eta Ric Leerekin. Hauei Joe Gooch gitarra jole bertutetsua gehitu zaie.
Urriaren 22an historia egiten jarraituko dugu.

Data: 2013ko urriaren 22a
Ordua: 20:00

Sarrerak agortuta daude.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top