Ilargitik itzuli eta inor ez badago zer? “Kosmonauta”

Zer gertatuko litzaizuke kosmonauta izanik ilargitik lurrera itzuli eta ez bazenu inor aurkituko? Ideia interesgarri honekin generoa aldatu zuen zientzia fikzioko filma egin zen. Talentua barra-barra erakusten duen lana da, sakona, aluzinantea, soinu gozokoa. “Kosmonauta” filmaren argumentuarekin eta izaerarekin bat egiten duen proiekzioa izango dugu Salan, pantaila ugarirekin, esperientzia bakar eta ingurakorra sortuz.

Filma crowfunding bitartez egin ahal izan dute 5.000 lagunen ekarpenekin, eta lana zabaltzen duen aktoreak zuzen-zuzenean eskainiko du hasierako hitzaldia, hainbat pantailatan edukin desberdinak proiektatuz, transmedia edukinak hasieran eta film aparta ondoren. Gure artean izango da Nicolás Alcalá zientzia fikzioko istorioen egilea, lankide izan dituen aktoreekin batera. Inor ez du berdin uzten.

Filma+Hitzaldia

Ekitaldi hau Bilbao BBK Live Bereziak egitarauan eskainiko da

Data: 2013ko uztailaren 10a
Ordua: 19:00

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top