Txalo erauntsia: Carmen Amaya

XX. Mendean nazioarteko miresmen handiena lortu zuen nortasun artistikoa izan zen Carmen Amaya. Orson Welles eta Charles Chaplin, Fred Astaire, Winston Churchill edo Greta Garbo… guztiak gelditu ziren berak zeukan argi sutsuaren menpe.

Bere jaiotzaren mendeurrenean, Canal Sur kateko kazetaria den Manuel Curaok eta Mercedes Ruiz dantzariak bere irudia ekarriko dute gogora, narrazioa, dantza eta ikusentzunezkoen proiekzioak batzen dituen ikuskizunean. Carmen Amayari buruz esan diren hitz ederrenak, agian, Jean Cocteauk idatzi zituen. “Beira gainera jausten den txingorra da, enara baten garraxia, emakume irudimentsu batek erretzen duen zigarroa, txalo erauntsia. Bere lagunak hiri batera iristen direnean, erabat ezabatzen dira baldarkeria, monotonia eta tristura; intsektuek zuhaitzen ostroak jaten dituzten bezala”.

BBK Flamenkoa zikloa amaitzeko modu paregabea, “Carmen Amaya, un siglo y un día de baile” ikuskizuna.

Narratzailea: Manuel Curao
Dantza: Mercedes Ruiz
Kantea: David Lagos
Gitarra: Santiago Lara

Data: ekainaren 26a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 15€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top