Denbora gelditu eta fadoa jaioa da, Carminho

Denbora gelditu eta fadoa une honetan bertan, gure aurrean jaiotzen dela sinestarazteko gaitasuna dauka. Artea izeneko ilusioa da. Carminho da.

Seaskatik hasi zen generoa indartzen, bere ama Teresa Siqueira fadista baita eta bere anaia, Francisco Rebelo de Andrade, hau ere fado kantaria da. Txikitatik fadoari buruzko elkarrizketak entzuten zituen etxean, non Amália Rodrigues, Lucília do Carmo edo Fernando Maurícioren diskoak entzuten baitziren.

Sentimena, jakituria, adierazkortasuna. Txundituta gauzka. Carminhok aparteko ahotsa dauka, baina bazterrak atzekoz-aurrera jartzeko gaitasuna duen artista ere bada, sakona, sustrai egonkorduna, bizi duen garaiari so egiten dion kantaria. “Lágrimas do céu” bezalako abestiek, fadoari atxikita bizi den gitarra portugaldararren soinuagaz, bihotza urratzeko gai den soinua eskaintzen dute, Carminhoren ahots apartak lurra astintzen duen bitartean. Bere burua arteari emateko prest beti, emozioz betetakoa, ñabarduraz aberatsa, esaldi aparten bitartez iragana eta etorkizuna uztartzeko gai da. “Malva-Rosa”k erritmo biziagoa du, Carminhoren ahotsa arabiar bilakatzen den heinean. “As pedras da minha rua”, aberastasun armoniko biziko abestia da eta, bertan, estilo desberdinak uztartzen dira musika unibertsala sortzeko, Alfama Lisboako auzoaren zaporea galtzeke. “Bom dia amor” abestiak musika herrikoia gainditu eta bestelako abenturetan murgiltzeko Carminhok duen gaitasuna erakusten du, gitarra portugaldarra gidari duela. Su arte doinuak borobiltzen du lan luzea hau, artisauek beren lanari jartzen dioten maitasutasunarekin, mugak apurtzeko prest datorren musikarekin.

Fadoarekin hitzordu berria duzu.

Data: 2013ko ekainaren 19a
Ordua: 20:00

Sarrerak agortuta.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top