Kultura trukea: Flamenco&Sherry Experience by Tio Pepe

Flamenco&Sherry Experience by Tio Pepe ekimena denboran eta oinarrian bat egin duten bi kultur-adierazpenekin gozatzeko aukera dakarren jarduera bat da. Flamenkoak eta Xerezgo ardoak, sedukzioz eta misterioz beteta behin eta berriz topo egiten dute, aspalditik elkarrri besarkada sentsoriala emonez. Ardo mota ezberdinek Xerezgo kantearekin duten harremanean ibilbide oparoa egingo dugu, Cadizko Unibertsitateko Flamenko Gelako zuzendaria den Jose María Castañoren eskutik, Antonio Flores enologoak eta González Byass etxeko Blender Masterrak lagunduta, hau da, 1835az geroztik munduan ospe handiena duen Xerezgo ardandegiaren laguntzaz.

Zentzumenentzat ikuskizun aparta izango da, aurrez aurre ardandegi honetako bost ardo (Tío Pepe, Alfonso, Viña AB, Leonor eta Solera 1847) eta Manuel Moneoren zuzeneko kantea izango baitira. Artista hau Xerezgo kantearen eredu aipagarrienetakoa da, BBK-k argitaratutako “V.O.R.S. Jerez al Cante” diskoan agertzen denez. Finoaren eta buleriaren arteko antzekotasunak aurkitzeko aukera izango dugu, bai eta usaintsuaren eta solearen artekoa, amontilatuaren eta solea bidezko bulerien artekoa, ebakitako makilaren eta siguiriyaren artekoa edo fandangoa eta cream-aren artekoa.

Data: ekainaren 12a
Ordua 20:00

Sarreren prezioa: 15€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top