Musika paisaiak, Custódio Castelo

Portugaleatzen. Gitarra portugaldar gozo eta aberatsean zeharkaldia egiten. Handi bat dator BBK Salara, generoko egile esanguratsuenetakoa.

Custódio Castelo gitarra portugaldarraren maisu bertutetsua da, Fadoak gaur egun duen artista ezagunenetakoa. ‘Amalia Rodrigues’ sari ospetsuaren irabazlea izateaz gain, Fadoa berriro asmatu du, trebetasun handiarekin maila gorenagoetara eramanez, hizkuntza musikal berritzaileak ezarrita, bere konposaketei maisulanaren bermea emonda.

Portugalen jotzen den gitarraren eredu nagusietakoa da, eta hala izan da azken hamarkadetan, aparteko talentua baitu. Bere harribitxien artean nabarmentzekoa da “Las penas Charmer” dotorea eta, aldi berean, zirrara sortzeko gaitasuna duen poema aparta. Custodio Castelo entzutea bidaia hastea da. Gitarra urratzen duen bakoitzean Tajo ibaiaren inguruko hiriak, maldak, espaloiak, enparantza desberdinak eta etorbideak agertzen dira. Musika paisaia anitzetan egingo dugun zeharkaldiak aurkikuntza ugari eskainiko dizkigu.

Zure zain gara.

Doan ikus dezakezu fado artista ospetsuenetako bat. Bi sarrera bikoitz irabazteko aukera ematen dizugu. Entzun duzuna. 6 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu komentarioren bat hemen uzten duten lehen lagunen artean edo Fben http://archivo.salabbk.es/archives/7943 lotura partekatu edota twitterreko #NoitesDeFadoGratis hastagean sarrera bikoitzak zergatik merezi dituzten esaten digutenen artean.

Data 2013ko ekainaren 5a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 22 €
Deskontua: %25 Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top