Maitemindu egingo zara, Shakespeare Maiteminduta

Bazen behin urruneko herri bat, non herritar guztiek, gazteek zein helduek, Shakespeare ordu oro irakurtzen baitzuten.

Egun batean, bere liburuetako protagonista ziren pertsonaiak paperetik atera eta herrian sartu ziren eta Kupidok sorgindutako lorearen bila hasi ziren, “Udako Gaur Bateko Ametsa” obrako pertsonaiak maitasunez erotzen dituen lorearen bila. Batzuek lilia apurtu egin nahi zuten, maitasunaren indarra, kasualitatearen eta zorioaren poderioz, nagusitu ez zedin. Beste batzuek gorde egin nahi zuten, maitasuna magiaz beteriko zera zelakoan, arrazoiaren aginduetatik at. Zer gertatuko ote da? Maitasun lasai, arrazionak eta neurtuak irabaziko al du…ala lorea gorde ostean, pasioa eta zoria izango dira nagusi bihotzetan?

Ekainaren 22an, haurrek eta Gaztediko bezero gazteek “Shakespeare Maiteminduta (lorearen bestaldea)” taularatuko dute, eta istorioa kontatzeko Shakespeareren beste obratako zatiak hartuko dituzte, “Udako Gau Bateko Ametsa” edo “Romeo eta Julieta” idatzietakoak adibidez.

Data: 2013ko ekainaren 22a
Ordua: 19:30

Sarreren prezioa: 5 €

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top