Dantza eta bere osagaiak, BBK Flamenko Zikloa

Dantzari arima eta gorputza eskanita. Baita bere osagaiei ere. Beharrezkoak dira. Oinarrizkoak dira. Urtero BBK Flamenko Zikloak egun bat eskaintzen die buztan luzeko soinekoei, haizegileari, ballet flamenkoari.

29an hala izango da eta oholtzan Concha Jareño aparta izango dugu, Paco del Pozoren kanteak, “Cano”-ren gitarrak, “Bandolerok” eta Tamar Gonzálezen txaloek lagunduta.

Izan ere, flamenkoan osagaiak oinarrizkoak dira. Oinarri musikal eta koreografia oso soilaren gainean eraikitako artea da, irudimen andaluziarrak gehitzen dizkio flamenkoarekin beti lotzen diren aldakortasuna, aberastasuna eta kolorea. Aniztasunean dago aberastasuna. Melisma ez da kapritxo hutsa, jondoaren izaera bera da, folkloretik abiatuta dotoretzen duena. Hitzaldi honetan dantzaren osagarri flamenkoak aztertuko dira, hainbat adibide emanda: mantoia, haizegilea, txapela etab. Andaluziako dantzarentzat ezinbestekoak diren bi osagarriek aparteko garrantzia izango dute, hau da, kastañuelek eta buztandun soinekoak. Kastañuelek duten soinu homerikoak ballet flamenkoarekin goia jotzen du. Buztandun soinekoa, emakumeen berezko jantzia, jondotasuna ulertzeko giltzarria da. Gaur egun “Sevillako Dantza Eskola” deitzen zaio.

Ikuskizunarekin batera eskainiko den hitzaldia flamenkologiako sari nazionala irabazi zuen Juan Vergillosek emango du.

Eta kontzerturako sarrera bikoitz bi lortu nahi badituzu parte-hartu gure Facebooken egiten ari garen sustapenean.

Hitzaldia: Juan Vergillos
Dantza: Concha Jareño
Kantea: Paco del Pozo
Gitarra: Juan Antonio Suarez “Cano”
Perkusioa: José Manuel Ruiz “Bandolero”
Txaloak: Tamar González

Data: maiatzaren 29a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 15€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top