Bidea ezagutzen duten abestiak, Eñaut Elorrieta

Deserria ez da leku zehatz bat. Bakardadea da, biluzik sentitzea. Babesik gabe gelditzen diren sentipenen narrazioa da. Lurralde berrietan aukera berrien bila berriro altxatzea da.

Ekainaren 8an beren gorputzetan atzerriratuta bizi direnei etxeratzen lagunduko diegu, etorri eta itzuli ez zirenei, bidaia bera aberri bilakatu zutenei. Eñaut Elorrieta, Ken Zazpi taldeko liderra, bere bakarkako lehen lanarekin datorkigu, hau da, “Deserriko Kantak” diskoa besapean dakarrela. Berak idatzitako testuez gain, beste poeta eta idazleen lumetan konplizitatea aurkitu du. Batzuek jakin badakite deserriratze politikoa zer den (Joseba Sarrionandiak edo Joan Oliverek); beste batzuek atzerriratze poetikoari idatzi diote (Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga). Hain intimoa izanda ere, aldi berean gizartearen ahotan dagoen gaia beretzat hartu du Eñautek, bizitzea posible den lur eremu bat hitzez eta musikaz gordetzeko.

Kontzertu honek ikusleei bidaia egiteko gonbita dakarkie, beren barreneko kartografia zeharkatzen duten bide zidorrak ezagutzeko. Aberria eta atzerriratzea bezalako kontzeptuak emozioaren geografian loratuko dira. Entzun ditzagun etxerako bidea ezagutzen duten abestiok.

Data: 2013ko ekainaren 8a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 15 €

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top