Fadoa nabigazio bilakatuta, João Braga eta Carmo Moniz

Atlantikoko kresala Salako oholtzaraino heldu zaigu. Bidaia hasi duen abesti tristeak bisita egingo digu, herri mina duelako. Urrezko aroa bizi du arimaren kantuak eta zorte handia dugu gurean entzun dezakegulako. Fadoa, berriro, nabigazio bilakatuko da, arrisku, iragana eta etorkizuna, tradizioa eta modernitatea, hori guztia atlantikoko kantuaren sakoneko sustraiak berreskuratzeko.

Datorren maiatzaren 22an, fadoari buruz esan den guztia bilduta geldituko da bi nortasun eta ahots apartetan. Carmo Moniz Pereira, fadoa abesteko ezinbesteko ezaugarri den emozioz jantzitako ahots samurrarekin. Eta João Braga, poesiarekiko betidanik izan duen grina biziarekin eta kantatzean nabari zaion emozio sutsuarekin. Noites de Fado zikloaren parada berria dugu aurrez aurre, ontzia utzi eta lurreratzeko prest.

João Braga: ahotsa
Jose Luis Nobre Costa: Lisboako gitarra
Jaime Santos Jr: biola
Joel Pina: baxua

Data: 2013ko maiatzaren 22a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 22 €
Deskontua: %25 Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top