Folk sukarra: Phil Cunningham & Aly Bain

Soinuzko bi arimaren uztartze perfektua. Konplizitatea, angeluen jokoa eta doinu epelak. Zale sutsu gehien dituen folk taldeetako bat. Bi gizon eta helmuga bakarra, hori dira Phil Cunningham & Aly Bain: BBK Salan erakutsiko duten folk grinatsua.

Philek eskuko-soinuak miresmena eta begirunea merezi zituela erakustea lortu zuen. Bere musika bihotzaren sakonetik ateratzen da, pultsu makal eta tinbre biziarekin. Bere akorde zurrunbiloek eta soinu apainek musika eskoziarrari behar duen sona eman diote, doan tokira joanda harrotasunez agertu dadin. Phil musika tradizionalaren enbaxadorea da, etormen handikoa, umorez jantzia, berak eta Shetland Aly Bain biolin joleak une ahaztezinak emango dizkigute. Jotzen maila gorena du Alyk. Bere generoan musikari bakana da, beti pasioz jantzita eta estilo garbian jotzen du, inork ez duen tonoarekin.

Taldeak jarraitzaile sutsu andana du mundu osoan, lan handiz lortutako miresleak, guztiak ere. Folk sukarra letra larrietan.

Data: 2013ko maiatzaren 19a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3 € Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top