Denok aho batez Bermeoren alde

Elkartasuna sinfonikoa da. Altxa dezagun ahotsa, aho batez. Maiatzaren 11n Bermeoko herritarrei merezitako omenaldia egingo diegu.

Berriki suteak kaltetutakoei laguntzeko kontzertu solidarioa egingo da, Bilboko Kontserbatorio Koraleko Euskeria Abesbatzaren eta “Jesus Guridi” Orkestraren eskutik. Egitarauak Bartok, Bach, Sarasate eta Betthoven bezalako egileek orkestrentzat sortutako lanak eskainiko ditu bai eta Vivaldiren “Gloria” ere. Ospe handiko talde honen ezaugarriak zehaztasuna eta freskotasuna dira baina, batik bat, erakusten duen konpromisoak bereizten du. Arrazoi on batengatik izango da. Zure zain gara.

Bermeon izandako suteak kaltetutakoen alde.
Zero-lerroa: BBK 2095 0463 90 9112768511

Data: 2013ko maiatzaren 11a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 10 €

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top