Txapela kentzekoa, Raynald Colom

Airean denbora luzean gelditzen den kontzertu horietako bat. Hegan dabiltzan noten ohiartzuna. Oinak lurretik altxarazten dituzten abestiak. Unea heldu da.

1906 zikloak “Rise” aurkezten du, Raynald Colom tronpeta jotzaile apartaren azken lana, BJC-Bilbaina Jazz Club elkartearen “Hileroko” ekimenaren baitan. Bere egitarau bikainarengatik, eta duen kalitatearengatik nazioarteko sona eta ospe hadia dituen elkarte honek, penintsulako klub nagusiak bisitatzen dituen 1906 zikloaren egoitzetako bat dauka Bilbon.

Raynald Colomek Mbase kolektiboko artista eta Manu Chaoren laguntzaile den Randy Brecker izango du ondoan oholtza gainean. Flamenkoa uztartzeko gai da, edota elektronika talde bati lagundu diezaioke nortasun handiarekin. Rise (Jazz Village 2012) lanean ikusiko dugu, grabaketa bikaina. Leo Ferre kantautore frantziarraren bertsioak eginez, raperoei lagunduz, afrikar oinarriko erritmoak aztertuz edota soka-orkestra bikainaren koltxoian etzanaz. Bere tronpetak airean hartuko gaitu.

Galdu ezina.

Raynald Colom: Tronpeta
Logan Richardson: Saxo altua
Danny Grissett: Pianoa
Michael Janisch: Baxua
Mario Gonz: Bateria

Data: 2013ko ekainaren 7a
Ordua: 21:00

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top