Ilargiko xuxurlak, Kuunkuiskaajat

Lasaitasunez jantitzako arauak, unean-uneko zoriontasuna, samurtasuna, beren abestien bizitza lasaia. Kuunkuiskaajat ‘ilargiari xuxurlatzen diotenak’ BBK Salara datoz geldialdi berrian, musika intimo eta sakonenarekin izango dugun hitzorduan. Zapore etniko bizia du talde bitxi honek, folk finlandiarra, dantza doinu zaharrak eta gypsyaren ohiartzunak nahasten dituzte. Beren abestiek emozioak sortzeko gaitasuna dute eta emankizunak freskoak, energetikoak eta liluragarriak izaten dira hasiera-hasieratik.

Susan Aho eta Johanna Virtanen bikote moduan hasi ziren 2008. urtean Kuunkuiskaajat taldean eta Finlandiaren ordezkariak izan ziren 2010ean, Oslon egin zen Eurovision lehiaketan. Oso ezagunak dira bi emakumezko hauek, Värttinä taldean aritu baitziren, Finlandian world music egiten duen talde ezagunenean, alegia. Bertan elkar ezagutu zuten duela 10 urte eta ordundik batera dabiltza.

Galdu ezinak.

Data: 2013ko maiatzaren 5a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3 € Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top