Ekaina ikusgarria

(Egin klik irudian ekainean BBK Salak duen agenda xehetasun handiagoz ikusteko)

Gora doa tenperatura. Goi-mailako artearen barrenetan murgilduko gara. Hilabete egokia da urpean murgiltzeko eta goietan hegan egiteko. Ekaina.
 

Hilabeteak Flamenkoarekin izan ohi dugun hitzorduarekin egingo du eztanda, dantzaren maisu batekin. Dantza flamenkoak mundu erdia zergatik zoratzen duen jakiteko Juan Pinilla idazle, kazetari eta kantariak emango duen hitzaldia. Manuel Liñan herrikideak girotuko du. Gure taula gainean artea gainezka. Plas, plas, plas.
 

Erritmoaren haria ez galtzeko, mende hontako trobadoreetako batekin egingo dugu topo, Sr Chinarrorekin, Antonio Luque kantariaren bizitza kontrolatzen duen alter egoa. Aspermenari aurre egiten dion erantzule honekin aurrez-aurrekoa, erroparik gabe. Bere letretan metafora ulergaitzak, hitz-jokoak eta gertakizun populistak nahaspilatzen dira. Kortseak atsegin ez dituen pertsonaia hau ekainaren 2an biluztuko zaigu, Musikalan saioetan.
 
Eman, eman eta emaaaan. Badakizu. Borja Perez, Joseba eta Basauriko beste bakarren bat BBK Salara. Asmatu duzu. Gau guztien artean gau nagusia izango dena prestatzen ari dira alproja hauek. BBK Salako oholtza gainean ekainaren 3an, BBK Salako Saio Alprojan. Umore parrilada. Beraiek esango luketen bezala eromenaaa. Ez dizuegu askoz gehiago esango.
 

Gure oholtzara igoko den hurrengoa ezinbestekoa da egungo musika ulertzeko. Goi mailakoa. Benetako R&B musika atsegin dutenek galdu ezin duten hitzordua. Musika osotasunean maite dutenentzako aukera. John Mayall-i buruz ari gara. Besape gihartsuan eskaintza musikal bikaina hartuta etorriko da, musika bere menpeko lurraldeetara eramateko, maisuen lurraldera. Dakarren taldeak urteak daramatza hainbat guda sonikotan lehian, eta bateragarritasuna du ezaugarri nagusia. Iraganarekin egin litezkeen konparazioak ez dituzte onartzen. Gaua borobiltzera datoz. Gau soniko handia duzue zain.
 

Flamenkoaren txanda. Tio Borrico-ri omenaldia egingo diote guztion gozagarri. Flamenkoaren munduan handienetakoa izana. Bere kantea amaren sabeletik zetorkion. Bere artea hain ezaguna ez den belaunaldi baten erakusgarri da, nahiz eta belaunaldi handietako bat izan. Orain dugu merezi duen ospea emateko aukera. BBK Flamenko zikloa ezin hobe amaitzeko izango da, ekainaren 15 eta 29an. Handien artean handia, Fernando Fernández Pantoja “Fernando Terremoto” omenduko dugu, BBK Flamenko zikloan esku hartu zuen lehen kantaria. Eta Bilbon entzun zen azken aldiz bere kantea, 40 urterekin hil aurretik. Flamenkoaren ikur handiak elkartuko diren festa honetan miresmena eta esker ona ere batzartuko dira. Lankide eta sendikoek omenduko dute, Miguel Poveda, Israel Galván, Alfredo Lagos…guztiak oroitzapen sentipenak askatzeko prest datoz.
 

Eta lehenak izaniko arrakastaren ondoren, BBK Live Berezien bigarren geldialdia dator. Eta luxu hutsa diren bi artista izango dira gurean: Quique González eta Jacob Reguilon. Gure herriko musikaren ikur berri bi. Goi mailakoak. Aristokrazia artistikoko kideak. Ikustean ulertuko duzu guztia. Beren soinuetan amerikar kutsua sumatu daiteke. Quique González ekainean etorriko da ‘Desbandados’ ikuskizunarekin. Azken urteetan Esapinian sortu den artista onenetako baten ikuskizun intimoarekin gozatzeko aukera paregabea.
 
Eta formatu txikiko ekitaldiez ari garela, Music Legends zikloko beste hitzordu baten berri emango dizuegu. Prezio txikian. Mitu handiekin. Geldialdi berri honetan handien artean handia den beste baten bisita izango dugu: Albert Lee. Egun entzuten duzun musikaren zati handi bat nondik datorren ulertzeko giltza. Rockaren historiarekin hitzordua. Oroitzeko garaia. Galdu ezina.
 
Horrez gain hilabetean zehar izango ditugu bbk Klip lehiaketa , Bilboko Kontsulatuaren V. Mendeurrenari buruzko hitzaldia…
 
Eseri zaitez eta ez utzi mugitzeari.

Eta, beti bezala, informazio gehiago Facebook-eko ekitaldietan.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top