Arimentzat deialdia, BBK Flamenko Zikloa 2013

BBK Flamenko Zikloaren edizio berria hastear da. Izenez eta izatez. Carmen Amayari omenaldi handia egingo diogu bost hitzordutan zehar, genero jondoak egun dituen artista esanguratsuenetako batzuekin, bai eta hainbat espezialista eta ikertzaile aipagarrirekin ere.

Maiatzaren 7an ekingo diogu David Peña “Dorantes” pianojole handiak eskainiko duen “A piano abierto” ikuskizunarekin. Bertan klasikoak hartu eta egungo ikuspegitik eskainiko dizkigu, bere lehen bilduman egin duen bezala, Jesús Méndez kantariaren eta Pastora Galván dantzariaren laguntzarekin.

Maiatzaren 15ean, asteazkenean, protagonista “Córdoba Flamenca” izango da, Kordobako Kontserbatorioko Katedradun eta musikologoak, Faustino Núñezek, eskainiko duen hitzaldian. Bere ondoren, Manuel Moreno Maya “El Pele”k, jarriko du musika, egun Kordobako kanteak duen adibide adierazgarrienetakoa baita seguruenik.

Edizio guztietan dantzari eskaintzen zaion jardunaldia, aurten, maiatzaren 29an egingo da, “El baile y sus complementos” gaiarekin, dantza flamenkoak erabili dituen tresnak aztertuko dira bertan: mantoia, abanikoa, txapelak, buztandun bata etab… Juan Vergillos kazetariak zuzendua eta Concha Jareño dantzariak erakutsia, Paco del Pozo izango da ikuskizuneko kantaria eta Juan Antonio Suarez “Cano” gitarra jotzailea.

Ekainaren 12an, asteazkena, BBK Salak “Flamenco&Sherry Experience” proposamen originala hartuko du, Xerezko kante eta ardoen arteko uztarketa bitxia da eta, bertan, González Byass ardandegiko bost ardo mota dastatu ahal izango dira, Manuel Moneok erakutsiko dituen beste hainbat flamenko estilo entzuten diren bitartean. Dastaketa dela eta ohiko esparrua murriztu egingo da eta José María Castañok, Kadizko Unibertsitateko Flamenko Gelaren zuzendariak, eta Antonio Floresek, González Byass etxeko enologo eta Master Blenderrak zuzenduko dute.

Azkenik, ekainaren 26an, asteazkena, “Cien Años de Carmen Amaya” ikuskizuna taularatuko da, BBK Salan erakutsi asmoz Manuel Curao kazetariak zuzendu duen ikuskizuna. Bertan, bere narrazioak, Mercedes Ruizen dantza, David Lagosen kantea, Santiago Lararen gitarra eta ikusentzunezkoak eskainiko dira Katalunyako dantzari bikain hau gogora ekartzeko.

Data: 2013ko maiatzaren 7,15 eta 29a eta ekaianaren 12 eta 26a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 15€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top