Hunkigarria eta intimoa: Noites de Fado II. zikloa

Arimaren kantua. Tonu hunkigarri eta mingarria. Sakon sakonetik ateratzen dena. Gizateriaren ondare inmateriala berriro BBK Salan da.

Noites de fado II. zikloa Mafalda Arnauthek hasiko du. Sormen handiko bitxikeria, zehaztasunaren bila dabilen konpositore talentuduna, bere emankizunak ederrak ezezik, ahaztezinak ere badira. Ia mundu osoan zehar kantatutakoa da eta bere diskoak kalitate eta maila handikoak dira. Kultura poltugardarraren tontorrean fadoa jarri duten letra eta musikei behar bezalako omenaldia.

Oholtzara igoko den hurrengo artista Katia Guerreiro izango da, maiatzaren 8an. Genero honek duen ikur nagusia, bere ahotsa aski erraza da ezagutzen, sakona, lur-tonukoa eta emankorra baita, batzuetan samurra eta erakargarria, beste batzuetan pasioz jantzia. Guerreirok portugaldarra ez den ikuslegoari hitzen eta musiken esanahia komunikatzeko ahalmena du, beste inork gutxik bezalakoa.

Maiatzaren 22an fadoari buruz esan den guztia bilduko dute ahots eta nortasun bakarra duten Carmo Moniz Pereirak, fadoa abesteko ezinbestekoa den emozioz beteriko ahots samurrarekin, eta João Bragak, poesiarekiko grina duen kondairazko ahotsarekin. Fadoa nabigazioa eta arriskua bilakatuko da berriro, iragana eta etorkizuna, tradizioa eta modernitatea, kantu atlantikoaren sustrai sakonak berreskuratuta.

Custódio Castelo ekainaren 5ean ikusiko dugu taula gainean. Fado gitarraren benetako izar bertutetsua da, arte honek duen artista esanguratsuenetakoa. Fadoa berrasmatzeko gaitasuna izan du, beste maila batuzetara igotzekoa, generoari hainbat hizkuntza musikal uzartu eta gero.

Zikloa amaitzeko Carminho aparta izango dugu. Intimoa eta hunkigarria izango da. Balada bertikalak, ia minimalistak, soilak, sakonak eta emozioz beteak. Denbora gelditzen ikusiko dugu, fadoa berriro jaiotzen den bitartean. Ekainaren 19an, behar bezala amaitzeko, genero honek duen kantari onenetakoa.

Data:
Mafalda Arnauth
2013ko apirilaren 24a
ordua: 20:00

Katia Guerreiro
2013ko maiatzaren 8a
Ordua: 20:00

João Braga
2013ko maiatzaren 22a
Ordua: 20:00

Custódio Castelo
2013ko ekainaren 5a
Ordua: 20:00

Carminho
2013ko ekainaren 19a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 22 €
Deskontua: %25 Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top