Eddi Readerekin bidaia lirikoa

Eddi Readerek edertasun musikal handiko abestiak egiten ditu, emozioan eta egian errotutakoak. Bere perfekzio teknikoa guztiek ezagutzen dute eta apartekotasuna bere emozioen sakontasunetik datorkio. Duen trebeziak, bere pasioak eta senak entzuleei zirrara sortzen die, eta betirako harrapatzen ditu.

Benetako ahotsa eta aparteko erromantikotasuna inork ez bezala uztartzen ditu eta, horri guztiari izaera pragmatiko eta adimentsua gehituta, horrela sortzen da egun Britainia Handian dagoen ikur indartsu eta bakarrenetakoa. Inolako ahalegina egin gabe, pop musikako kantari zirraragarrienetakoa bilakatu da. Fairground Attraction laukote bikaina sakabanatu zenetik bakarka dabil Eddi Reader, eta bere kasa hainbat bilduma plazaratu ditu. Gainera, mundu osoan egin diren hainbat jaialditan esku hartu du, kritikaren eta ikusleen aho bateko txaloak jasoaz. Oholtza gainean lankide izan ditu, besteak beste, Boo Hewerdine (ohiko konposizio-kidea) eta Colin Reid, Britainia Handian dagoen gitarrajole akustiko esanguratsuenetakoa. Ron Sexsmithek beretzat espreski idatzitako lanak sortu zituen, Eurythmics taldearekin birak egin zituen Annie Lennoxi ahots oinarriak egiten, eta bere arrakastek zerrenda britainiarretako lehen postu gorenak zapaldu dituzte. Horrez guztiaz gain, zinean ere hastapenak egin ditu eta aretoak betetzen jarraitzen du. Ia deus ez.

Apirilaren 21ean aparteko bidaia lirikoa egingo dugu mende honetako kantari liriko garrantzitsuenetako batekin.

Data: 2013ko apirilaren 21a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top