XXI. mendeko trobadorea 

Biluzik, itxuraz eta izatez. Apaindurarik gabe. Une hontako sortzaile emankorrenetako batekin aurrez-aurre.
Txepelkeriaren etsaia eta intsumisioaren poeta. Antonio Luquek edo Sr. Chinarrok sormenaren dohaina du. Bere hitzetan metafora zentzugabeak, hitz-jokoak, gertakari populistak eta ohikotasuna batzen dira. Soineko bakar batekin janztea ezinezkoa den pertsonaia hau Musikalan saio berri batean datorren ekainaren 2an biluztuko da.
 
Alde anitzeko artistak ez dio hazteari utzi. Eta hazteari eman nahi nion esanahia zuzenean erakusten du. Zuzenean lortu ditu ikusleen aho-bateko txaloa eta XXI. mendeko trobadorea titulua. Hastapenetan The Cure, Echo and the Bunnymen edo New Order bezalako taldeei erantzuten hasi zen. Egun, abestien artean algarak lapurtzen dituen monologoengatik ere ezagutzen dute. Figura erretorikoak nola menderatzen dituen ikustea gozagarria egingo zaizu. Maisulanez beteriko abestiek dituzten isilpeko ñabardurak banan-banan entzungo dizkiozu. BBK Salako agertokian hegaldi gihartsua eginen du.
Ekainaren 2an Sr. Chinarro zuen guztien aurrean biluztuko da.


 
Data: 2011ko ekainaren 2a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 6 € 
Deskontua: 50% BBK-ko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)
 
Sarrerak erosteko
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
http://www.generaltickets.com/salabbk

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top