“BBK Sari Nagusia” abesbatzentzako XVI. konposaketa lehiaketa

Abesbatzentzat eginiko doinuen errepertorioa zabaltzen eta berritzen. Sasoirik onenean dauden egile original eta aipagarrienen lana onesten, hainbeste jarraitzaile dituen genero honen maila etengabe igotzen dutenen lana, alegia.

Beste urte batez, “BBK Sari Nagusia” abesbatzentzako XVI. Konposaketa Lehiaketa dator “Naturaren Lau Osagaiak” izenburuarekin. Lehiaketa entzutetsu honetan hainbat herri eta jarrera estilistikotako abesbatzek esku hartu dute orain arte. BBK Salan estreinatuko dituzte konposaketa irabazleak eta hainbat ahotsetara egokitutako doinuak. Kontzertua amaitzean, irabazleei sariak banatuko zaizkie. Honako abesbatzek esku hartuko dute: Garaizarko Matsorriak (Bilbao), lehen saria eskainiko dute, César Zumelen “Suharturik” eta beste bi pieza, Pablo Sorozabalen “Kanta Berri” eta “Ay! Hori begi” Pedro Retanarena; Lagun Zaharrak Abots Zuriak (Santurtzi), Bigarren saria eskainiko dute, Julio Vidorretaren “Sua”, bai eta por Roberto Perdigueroren “Sol naciente” eta “Shenadoah” ere, azken hau Kevin Riehlek konpondua. Azkenik, Kirikiño Abesbatzak (Mañaria) hirugarren saria abestuko du, David Delgadoren “Agua en el agua”, eta beste bi obra, hau da, Eric Whitacren “The Seal Lullaby” eta X. Sarasolaren “Mendian gora”.

Denok batera: “Naturaren lau osagaiak”.

Data: 2013ko martxoaren 16a
Ordua: 20:00

Doako sarrera, aurrez BBK Salan gonbitak jaso ondoren.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top