Break On Stage, hiri-kulturaren jaialdia

Desafioaren garaia da. Arma onenak atera eta guda irabazteko ordua. Beste urte batez, breakdance onena Break On Stage Bilbao 2013 jaialdian, Hip Hop kulturaren klasikoa. Zonaldeko gazteei zuzendutako breakdance lehiaketa da eta BBK Salan sailkatze frogak egingo dira, finalerdietaraino. 15:00etan hasiko gara eta 17:30ak aldera amaituko dugu.

Final handiaren beroketa izango da, Bilbao Arenan iluntzeko 20:00etan hasiko baita. Erromatik etorritako “De Klan” taldearen partaidetza izango dugu, inoiz ikusi den breakdance ikuskizun harrigarriena, bai eta “Brodas” taldearen “Br2” ikuskizuna, “Duo Phorm”, BMX trikimailuak, light dance, mapping eta bestelako ikusizunak ere… eta kultura hiritarraren bilkura amaitzeko, “CPV” hip hop talde mitikoaren kontzertua.

Break on Stage kultura hiritarraren nazioarteko jaialdiak ez du itxaroten.

Data: 2013ko apirilaren 20a
Ordua: 15:00


Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top