Today is my future: The WOP Band + Gari

Martxoaren 1ean, etorkizuna hasten da. Soinuzko sentsibilitatez eta itxaropenez betetako hilabetea hasten da. Etorkizunari egunero begiratzen dioen familia baten sentipen sakonekin hasiko dugu ibilbidea.

Bide berria, benetako ibilbidea, 2008ko urriaren 13an hasi zen, Jontxuri eta zori txarraren eraginez gaisotasun arraroren bat dutenei oso-osorik eskainitako kontzertu batekin.

Martxoaren 1ean, WOP Band taldeak eta Garik eskainiko duten omenaldiarekin beste urrats bat eginen dugu. Bigarrena hasiko da, hasieratik Walk On Project egitasmoari lagundu dion musikari apartak bere lan berriko zenbait doinu eskainiko ditu. Goi mailako festak WOP super taldearen emankizunarekin jarraituko du, eta besapean “Today is my future” lana dutela etorriko zaizkigu. Arimaz betetako bilduma zabal eta oparoa, abesti guztiak Jontxuren aitak, Mikel Renteríak, sortu eta kantaturikoak. Itxaropena darie lau abestiei: “Today is my future” flashmoberako orkestaturiko bertsioa; “I don’t like the life this year”, Andoniren, Jontxuren anaiaren, eskutitz batetik abiatuta WOP Band taldeko baxujotzaileak, Gorka G-k moldatutako letrekin; “Though it’s raining out the train” eta “Me pregunto”, Mikel eta bere emazteak, Mentxuk, elkarrekin kantatua, Jon Artetxeren konponketekin. Barreneko sentipenak adierazten dituzten benetako sormen-saiakerak.

Emozioz betetako kontzertua izango da, ezustekoz eta abesti onez betea.
Zure zain gara.

Data: 2013ko martxoaren 1a
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa:
Aurreratua: 8€ / Txarteldegian: 10€
Deskontua: %15 Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top