Donovan, kondaira bizia

Ezagutzen ez dutenei esango diegu, Donovanek hainbat trikimailu erakutsi zizkien, besteak beste, Beatles taldekoei, eta 60ko hamarkadako ikur nagusietakoa bilakatu zen. Ezagutzen dutenek ez dute azalpenik eskatzen.

Plazer handia da BBK Salan urteko emankizuna izango dena aurkeztea. Benetako kondaira bizia, joan den mendean mundu erdia liluratu zuen folk atseginaren jabea. Teknika handiko folk-gitarrajolea, abesti eder eta gogoangarriak sortzeko gaitasuna duena. Bere sentsibilitate eta nortasun handiek, ezinbesteko bilakatu dute musikaren historian. Bilbora, denboraren gainetik dauden abestiak eskaintzera etorriko da, arrakasta itzela ekarri dioten “Mellow Yellow”, “Yellow is the Color”, “Riki Tiki Tavi”, “Hurdy Gurdy Man” eta, noski, “Jennifer Juniper”. Nortasun ezberdineko soinu bakarren laguntzaz bidaia paregabean murgilduko gara. Bere errepertorioan nagusi diren blues erritmoetatik bestelako doinu disdiratsuetara salto egingo dugu. Argitsua eta malenkoliaz betea, ia magikoa eta, aldi berean, mistikoa, ospe ikaragarria lortu duen poeta eta kantautore eskoziarra.

Esanikoa, musikaren kondaira bizia. Jarrai ezazu Donovan, oholtzan estreinekoz Rock & Roll Hall of Fame entzutetsuan sartu dutenetik.

Data: 2013ko maiatzaren 13a
Ordua: 20:00

Sarrerak agortuta.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top