Historiako bira onenetakoa berriro bizitzen: Brothers In Band

Dire Straits taldearen benetako soinua BBK Salara dator. Ukitu geldoa eta downtempo erritmo ezagunak. Rock folk intimo eta atmosferikoaren ereserkiak, Brothers In Band taldean berriro haragituta, zaleen gozamenerako.

Guy Fletcher berak ere, hau da, taldeak izan zuen teklistetako batek eta bere urrezko hitzekin XX. mendeko talde esanguratsuenetakoa osatu zuenak, ezin izan zituen bereiztu Brothers in Armas eta Mark Knopflerren benetako taldea. Horregatik, Espanian zehar emango dituzten 60 kontzertuetan, besteak beste Bilboko Kafe Antzoki ezagunean edo Madrilgo Heineken Salan, Dire Straits taldearen benetako soinua eskaintzen dutela esango digute, arrazoi osoarekin.

Bi ordutik gorako emankizunak eskaintzen dituzte, egitura bakarrarekin (bi gitarra, baxua, bateria, perkusioa, saxoa, bi teklista eta pedal steel gitar bat) rockaren historiako bira onenetakoa gogora ekartzeko: 1992an, eskenatokiak betirako utzi zituenean, On The Night izenburuarekin Dire Straitsek eginikoa. “Denboran barna eginiko bidaia” Brothers in Band-On The Night DVDan grabatu zuten betirako, 2011an A Coruñako Rosalia de Castro Antzokian. Emankizunerako sarrera guztiak egun batzuk lehenago erabat agortuta zeuden. Adin guztietako milaka zaletu knopfleriarrek, aspaldiko kontzertu eta oroitzapenak bizitzeko prest, Sultans Of Swing, Money for Nothing, Brothers in Arms edo Walk of life bezalako ereserkiekin gozatu ahal izango dute, denboraren makina honi esker.

Galduezinak.

Data: 2013ko apirilaren 26a
Ordua: 20:30

Sarrerak agortuta daude.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top