Maitasuna lehen begiratuan: Arnaldo Antunes, Edgard Scandurra & Toumani Diabaté

Lusitaniar musikari miresmen osoa. Hiru handiren arteko elkarrizketa sakon eta bizia. Musika brasildarra eta afrikarra era perfektuan uztartuz.

Musiketan zikloaren geldialdi berrian, Salara iritsiko da talde bakar hau: Arnaldo Antunes, Edgard Scandurra & Toumani Diabaté. Antunes kantautore, poeta eta musikari apartari ongi doazkio hirukoak eta Scandurra gitarrajolearen bategiteak brasildar pop alternatiboaren eskola zergatik sortu duten erakutsiko dute. Talde hau besteetatik bereizten duena Toumani Diabate “griot” aristoktarikoaren kora izango da.

Hiru musikari hauen bateratzea maitasuna lehen begiratuan izan zen. 2010eko Black2Black jaialdian elkar ezagutu zuten, Sao Paulon, eta entsegu bakarra nahikoa izan zen. Biharamunean ikusleen aurren jo zuten estreienekoz. Hain harrera bikaina izan zuten, berehala ekin baitzioten Afrika eta Brasilen bira egiteari. Berehala erabaki zuten soinuzko harribitxia den “A curva da Cintura” lana grabatzea, non “Kaira” onirikoa edota jai-gioroko “Cara” entzun daitezkeen. BBK Salako oholtza gainean eskainiko dituzte, zapore brasildarra izango duen gau hipnotiko eta energiaz betean.

Zeure buruari utzi joaten.

Data: 2013ko apirilaren 7a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabank txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top