Jakingura amaigabea, Martin Carthy

Folk musikak duen berritzaile handienetakoa, ikur maitatuenetakoa, gogotsuenetakoa eta, batzuetan, isiltasunean zalapartatsua. Hori esan dezakegu Martin Carthyri buruz.

Martxoaren 3an jakingo dugu musikaren crooner honek zergatik duen jarraitzaile andana, eta ez folk munduan bakarrik, baita bestelako generoetan ere. Bere gain hartu ez dituen rol gutxi gelditzen zaizkio Martini. Balada kantaria da, abangoardiako gitarra-jotzailea eta ospe handiko musikaria. Beti nahiago izan du bere jakingura amaigabea asetzen jarraitzea erosotasunaz baliatzea baino. Agian, bere lanean deigarriena ohiko abestiei egin dizkien gitarra konponketak izan dira, Atlantikoko alde bietako artista-belaunaldi oso batengan izan baitute eragina, hala nola Bob Dylan edota Paul Simonengan. Britiania Handian musika tradizionalak duen kantari onenetakoen artean kokatzen dute eta gitarra-jotzaile eraginkor eta imitatua da. 1998an Britainia Handiko musikari eginiko ekarpenarengatik MBE saria eman zioten, baina, oraindik ere, bere indarrak, bizitasunak eta grinak gazte-gazte jarraitzen dute, folk musikaren berritzaile handienetakoa izaten jarraitzen baitu. Ingalaterrako folkaren egile, artista eta bildumagile handienetakoa da, zalantza barik.

Errepikatzen zaila izango da folk musika mina dutenentzat.

Data: 2013ko martxoaren 3a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top