Athletic vs Real BBK Salan

Derbien artean derbia dator. Aurrez inoiz jokatu gabea. Bertsolarien euskal norgehiagoka.

Athletic Club Fundazioak eta BBK Salak, Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean, ‘Bertso Derbiaren’ lehen edizioa antolatu dute, Athletic eta Realaren arteko derbi bitxia, bertsoekin jokatua. Ekitaldi honekin bi taldeen arteko lehiakortasun sanoa aldarrikatu nahi da, bai eta derbietan dibertitzeko asmoarekin sortzen den giro bikaina eta bi taldeak batzen dituen kultura amankomuna ere.

Athletic eta Real taldeek zelaian jokatuko duten futbol-derbiaren aste berean, otsailaren 22an, iluntzeko 19:00etan, hiru bertsolari zurigorri eta hiru txuri-urdin lehiatuko dira. Talde bakoitzak klubek izendatutako kapitaina izango dute, eta beste bi bertsolariak herritarrek aukeratu dituzte, talde bien, web site eta sare sozialetan. Athletic taldeko kapitaina Anjel Mari Peñagarikano izango da eta bere taldekideak Jone Uria eta Oihana Bartra. Realeko kapitaina Andoni Egaña izango da, eta taldekideak Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Luxuzko taldeak.

Derbi hau guztiok irabaziko dugu. Zatoz.

Data: 2013ko otsailaren 22a
Ordua: 19:00

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top