Bizita besarkatzen, Coshiva

Sakonean, hainbat abestirekin lurperatuta. Argiari hozka egiteko zain. Pop argitsua, eguzkitsua, Musiketan

Coshiva, ez da kantaria bakarrik, konpositore izateaz eta hainbat musika-tresna jotzeaz gain, sakonetik idazten duen sortzailea da, izaera garaikideko hainbat gairi buruzko hausnarketez jantzia.

Egia erakusten duten abestiak, originaltasunez beteak, positibo, baikorrak, bibrazio bikainekoak. Bertutetsua da, pianoa, gitarra, mandolina, ukelea jotzen ditu, freskotasunez. Dibertsioaz gozatzeko gonbita egiten du, bizitza besarkatzeko. “Best Friends” o “Sunday Afternoon” bezalako harribitxiak entzungo dira, pop irudimentsu eta indartsuz jositako doinuak. Bere singlea, “Sunday Afternoon”, Austriako zerrendetan 33. postuan izan da eta, gaur egun, Erresuma Batuan zigilu bila dabil, merkaturatu dezan.

Martxoaren 17an argiari hozka egingo diozu.

Data: 2013ko martxoaren 17a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12 €
Deskontua: 3 € Kutxabank txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top