Helmuga ez da amaiera

Handitasunaren bila dabiltza korrikalariak. Hori da erronka. Lur-ertza irteera da beraientzat, ez helmuga. Askok ez dute ulertzen. Sufrimendua, beti mugak gainditzeko mina. Ziztadak giharretan, baina atsedenik ez. Bultza beti. Beti hobetzen jarraitzeko grina. Bizipen berrien bila, adrenalina bidean lehertuta. Iker Karrerak eta Miguel Herasek badakite zer esan nahi duen, mendiko lasterketetan eta distantzia handiko trailetan munduko korrikalari onenetakoak baitira. Eskakizun-maila handiko kirol honetan izan ditizten bizipen eta esperientziak azalduko dizkigute. Horrez gain, 2013. urterako dituzten erronka berriak azalduko dizkigute Forum Sport eta Salomonen eskutik.

Helmuga ez da amaiera.

Data: 2013ko otsailaren 21a
Ordua: 19:00

Sarrerak doan aurrez hemen izena emanda: www.forumsport.com

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top